Aita Mari ontziak Sizilian lehorreratzeko baimena eskuratu du

  • Trapaniko portuan daude jada eta datozen orduetan lehorreratzea espero dute. Ontziak duela sei egun 105 migratzaile erreskatatu zituen Maltako uretan eta ordudanik baimenaren zain zeuden.

Asteartetik zeuden lehorreratzeko baimenaren zain. / Argazkia: Aita Mari @maydeyterraneo

2021eko urriaren 25ean - 07:26
Azken eguneraketa: 09:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aita Mari ontzikoek espero dute datozen orduetan Sizilian lehorreratzea. Maltak baimena ukatu ostean, Itsas Salbamendu Humanitarioak GKEk jakinarazi du azkenean Trapaniko portuan lehorreratzeko baimena eman ziola igandean Erromako koordinazio zentroak; jada iritsi dira bertara.

Pasa den asteartean Aita Marik 105 migratzaile erreskatatu zituen Lampedusa hegoaldean. Lau egun zeramaten Maltako uretan noraezean, ontziari motorra geratu baitzitzaion. Gizonak dira denak, haietatik bi adin txikikoak.

 


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...