AHTren zementutegi “ilegalak” geldiarazteko eskatu diote Gipuzkoako hainbat udalek Eusko Jaurlaritzari

  • Andoain, Antzuola eta Zizurkilgo udalek salatu dute AHTren obretan eraikitzen ari diren zementutegiak ilegalak direla. Horien jarduera “lehenbailehen” geldiarazteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.


2014ko uztailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zizurkilgo zementutegia (argazkia: Juan Carlos Ruiz/Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ana Carrere (Bildu) Andoaingo alkateak hiru udalen izenean hitz egin du. AHTren proiektuetan hormigoi planten eraikuntza ez dagoela jasota salatu du.  Bestalde, hiru epai ezberdinek hauen jarduera legez kanpokotzat jo dutela gogoratu du, Garak jaso duenez.

Jarduera baimenen bideratzea udalen eskumena dela azaldu du Carrerek, baina Jaurlaritzak ez duela hori errespetatzen: “Eusko Jaurlaritzak eta obraren sustatzaile den ETS enpresak oztopo egin eta udalei presio egin diete legez kanpoko jarduerak baimentzeko”.

Zizurkil eta Antzuolako udalek espedienteak ireki dituzte eta Andoaingoak bertan eraiki nahi zuten zementutegiaren ilegaltasuna berresten duen epaia du jada. Hiru udalek epaitegietara joko dutela adierazi dute.

AHTren aurkako bizikleta martxa

 “Herririk herri, txikizioaren aurka mugi” lelopean ekingo diote uztailaren 25ean AHTren aurkako II. bizikleta martxa desobeditzaileari. Mugitu! kolektiboak deitu du martxa eta aurten Bizkaiko hainbat herri eta eskualdetatik ibiliko da zortzi egunetan zehar. Durangaldean hasi eta Arratiatik, Txorierritik, Urdaibaitik, Uribe Kostatik, Ezkerraldetik, Enkarterrietatik eta Hego-Uribetik pasa eta gero Bilbon amaituko da abuztuaren 2an. Egitaraua eta informazio gehigarria Topatu.info-n aurki daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude