AHTren lanak azkartzeko eskaera Europara eraman du EAJk

  • EAJko eurodiputatu Izaskun Bilbaok Europako Batzordeari (EB) helarazi dio AHTren Bergarako lotuneak duen atzerapenaren gaineko kezka. "Obra horien atzerapenak, Europak finantzaturiko beste zati batzuen inbertsioen errentagarritasuna zigortzen du".


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua (Argazkia: EAJ)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AHTren lanak azkartzeko, Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin bildu zen joan den astean. Atzo, Siim Kallas EBko presidenteorde eta Garraio arduradunaren aurrean agertu zuen bere kezka Bilbaok. EAJko eurodiputatuaren hitzetan, AHT ezinbestekoa da "Espainia eta Frantzia arteko mugimenduak mantsotzen dituen itogunea deusezteko".

Bestetik, EBko komisarioari galdetu dio ba ote duen informazio osagarririk Bergarako lotunea lizitatu eta exekutatzeko Espainiako Gobernuak darabiltzan epeei buruz

Asteazken honetan, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak AHT "lehentasunezko" proiektua dela adierazi zuen, "baliabide gabeziak" daudela aitortu zuen arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!