AHTren kontrako manifestazioa, azaroaren 16an Iruñean

  • AHT Gelditu plataformak deituta, "makroproiektu defizitario horrek ingurumenean kalte izugarriak eragiten dituela, eta elitista eta sozialki hagitz zalantzagarria dela" salatzeko manifestazioa egingo da azaroaren 16an Iruñean.


2013ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AHTren proiektua "aspaldian izan den absurdurik handiena" bihurtzeko bidean da, plataformako kideen hitzetan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Gaurko egunean AHTn urtero ehundaka milioi euro xahutzen diren bitartean herritarren gehiengoa lehentasunezko eskubide sozialetan, osasunean, hezkuntzan edo zerbitzu sozialetan murrizketa latzak pairatzen ari da", diote plataformako kideek. "AHT jendartearen begietara ustelkeriaren sinbolo nagusienetakoa bihurtu da Barcenas-en papera famatuetan ikusi ahal izan dugun bezala, non eraikuntza enpresa haundiek PP ordainsari kopuru haundiak ematen zizkioten makro-azpiegitura honen eraikitzeak suposatzen duen pastelarekin aberasten jarraitzeko".

"AHTren egitasmoa porrot egiten ari dela berresten dugu. Hainbat gobernu eta administraziok AHTren eraikuntza lanek aurrekontuen izugarrizko xahuketa ekartzen ari direla inplizitoki onartu dute. Hala ere, ehundaka milioi euro bideratzen jarraitzen dute proiektua atzeraezina dela irudikatu asmoz".

Nafarroari dagokionez, AHTren proiektua "aspaldian izan den erridikulorik eta absurdorik nagusienetakoa bihurtzeko bidean dela" salatu du plataformak. Horren erakusgarri da, besteak beste, Madrilgo Justizia Auzitegiak Nafarroako AHTren "irregulartasunak" azaleratu izana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!