AHTren aurkako oihuak Urkulluren aurrean

  • Iñigo Urkullu lehendakariak egindako bisita baliatuz, Añanako zenbait kontzeju eta AHTrik Ez Lautada Plataforma bildu ziren atzo Ribabellosan (Araba), AHTren proiektuaren aurkako elkarretaratze zaratatsu batean. Ez zen tentsiorik egon, baina Ertzaintza kontzentratutakoen eta ordezkari instituzionalen artean jarri zen une batean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 26an - 11:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi eskualdeetako bizilagunek euren ezinegona adierazi dute Euskal Y lotuko dituen Burgos-Gasteiz eta Iruñea-Gasteiz linien aurrean. Era berean, alternatibak daudela adierazi dute, batez ere, herriak eta hiriburuak lotuko dituen tren eredu bat sustatu nahi dutelako.

Urkulluren bisitak Gernikako Arbolaren kimu bat landatzea zuen helburu, baina kimua desagertu zenez, ekitaldi instituzionala atzeratu behar izan zen, Erandiotik beste bat ekarri arte. Lehendakariak bere haserrea erakutsi zuen Facebooken argitaratutako ohar baten bidez; kontzentratuei ‘intoleranteak’ deitzeaz gain, bere ustez, AHTren kontra manifestatzeko modu bakarra alegazioak aurkeztea da, eta inola ere ez ordezkari politikoen aurrean biltzea.

Kontzentrazioaren ostean, Añanako bizilagunek asanblada bat burutu zuten. Lehenik eta behin, kontzejuek aurkeztutako alegazioen inguruan hitz egin zuten. Geroago, ikuspegi ezberdinak islatu arren, Añanan AHTren aurkako plataforma eratzeko erabakia adostu zen. Plataformaren barruan hainbat lantalde egongo dira, eta bere helburua AHTren aurkako borroka gizarteratzea izango da.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!