AHTko lan heriotzen eztabaida Eusko Legebiltzarrean: "akatsa" langileari egozten zaionean

  • Abiadura Handiko Treneko obretan izaten diren heriotzak saihesteko neurriak eskatu zituzten EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek, ostegunean Eusko Legebiltzarrean egin zen osoko bilkuran. EAJ, PSE eta PPk, aldiz, ikuskaritzak orain arte bezala segitzearen alde egin zuten.


2018ko azaroaren 19an - 11:18
AHTko azken heriotza Zizurkilgo zatian gertatu zen, langileak "esku frenoa ez zuelako jarri".

Ofizialki bederatzi lagun hil dira jadanik AHT eraikitzen Euskal Herrian, azkenekoak duela bi hilabete eskas. Zentzu horretan, Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentariak zalantzan jarri zuen lan-ikuskaritzaren eta Osalanen papera, eta azpikontratazio kateak dakartzan lan baldintza eskasak nabarmendu zituen, kontratatzailea Eusko Jaurlaritza dela gogoraraziz: “Bai Gobernua, bai ikuskaritza eta bai Osalan bilakatu dira enpresen konplize”.

Lan baldintza prekario horiek askotan izan dira salatuak ELA sindikatuaren partetik auzitegietan edota Lan Harremanen Kontseiluan. “Ebazpen horiek, gure ustez, esplotazioaren eta lan eskubideen zapalketaren froga agerikoenak dira”, azaldu zuen Elkarrekin-Podemoseko eledun Jon Hernándezek.

Gloria Sánchez (PSE-EE): "Bihotzeko bat ezin du enpresak aurreikusi"

EAJ, PSE eta PPk baina, oposizioko alderdien eskaria baztertu eta adostu zuten ikuskaritzak orain arte bezala segi dezala, euren ustez bere lana ondo egiten ari delako.

Deigarriak izan ziren PSE-EEko Gloria Sánchezen adierazpenak –lanbidez lan-ikuskaria da– AHTko azken bi hildakoen inguruan: bata bihotzekoa izan zela ñabartu zuen, “eta bihotzeko bat ezin du enpresak aurreikusi”; bestea berriz langilearen “akatsagatik” izan zen Sánchezen aburuz, “esku frenoa ez zuelako jarri”.

EAJk, alde batetik ikerketa zorrotzak egiteko beharra aitortu zuen, baina heriotzak “zoritxarraren” ondorioz izan direla defenditu zuen Begoña Otalora parlamentariak, eta errepideko istripuen pare jarri zituen AHTko obretan gertatzen direnak.

Zuloan liburua beste behin Gasteizen

Erantzunen txandan, Zuloan liburua eskuetan igo zen tribunara Rebeka Ubera. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturiko kronika “bikainaren” pasarteak irakurri zituen, AHTko obretan gertatzen diren egoera prekarioak ikustarazteko Iñigo Urkullu lehendakariari eta hemizikloan zeuden beste ordezkariei: “Hemen gauza asko jasotzen dira, hauek dena pateatu dute”.

'Zuloan' liburuan agertzen diren testigantzak irakurri zituen Uberak, parlamentariei AHTko obretako errealitatearen berri emateko.

Ez da lehen aldia AHTko lan-baldintzak ikertzen dituen Urko Apaolazaren liburua Eusko Legebiltzarrera iristen dena. 2018ko otsailean Lana eta Justizia batzordean izan ziren Igor San Jose eta Luis Fernandez ELAko ordezkariak, Zuloan oinarri hartuta lan-esplotazio kasu zehatzen berri ematen. Sindikatuak Urkulluri eta Eusko Jaurlaritzako goi karguei ere pertsonalki bidali die liburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude