60 milioi euro zor dizkio Espainiako Estatuak Nafarroari AHTrengatik

  • Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko 60 milioi euro aurreratu dizkio jada Espainiako Estatuari, baina Madrilek ez dio oraindik dirurik itzuli, obra publikoetako zuzendari Ignacio Nagorek onartu duenez.


2014ko maiatzaren 9an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AHTren eraikuntza Cadreitan, 2013an. (Argazkia: Diario de Navarra)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

AHTren eraikuntza Estatuaren eskumena bada ere, Nafarroari azpiegitura eraikitzen hastea ahalbidetzeko akordioa sinatu zuten 2009an administrazio biek.

Adostutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak obretan gastatutako dirua bi urtetan itzuli behar zion Espainiako Gobernuak: 2013an 10 milioi euro eta aurten 25,6 milioi euro gutxienez, baita 2011n eta 2012an inbertitutakoaren zati proportzionala ere.

Inbertsio horiei aurre egiteko Nafarroako Gobernuak maileguak eskatu ditu, eta dagozkion konpentsazioak eskuratu ahala mailegua itzultzen joatea da asmoa. Bien bitartean, ordea, interesek eragindako kostuak ordaintzen ari dira nafarrak.

2014rako aurreikusitako AHTren eraikuntzei aurre egiteko 102 milioi euroko beste kreditu bat eskatuko du Nafarroak. Jada inbertitu dituzten 60 milioi euroen ordainketara bideratuko da diru horren zati bat.

Bost urtez handitzen ari den zama

2009an Miguel Sanz orduko Nafarroako presidenteak eta José Blanco Espainiako Gobernuko ordezkariak (PSOE) sinatutu zuten AHTren eraikuntza aurreratzeko akordioa. Orduan “akordio arrakastatsutzat” jo bazuten ere, Nafarroako Gobernuarentzat aurre egin ezinezko zama bilakatzen ari da.

Hitzarmena sinatu zutenetik bost urte pasa direnean Nafarroako Gobernuak onartu du kaltegarria izaten ari dela, eta EAEk trenaren eraikuntzan Estatuarekin duen akordio bera izatea eskatu du: “Madrilgo Gobernuari egiten zaion hiruhileko ekarpenetik deskontatu nahi dugu guk ere AHTren gastua. Honela ez genituzke interesak nafarren artean ordaindu beharko”, adierazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Bilduk azalpenak eskatu dizkio Barcinari: “AHTren obretan izugarrizko irregulartasunak ikusten eta egiaztatzen ari gara. Eta horri Nafarroan trenbidearen aparteko zati zentzugabe baten  eraikuntza gehitu behar zaio”, adierazi du Maiorga Ramirezek.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.