Espainiako Renfe tren konpainiak %70erainiko deskontua egingo du abiadura handiko trenen tarifetan. Sustapen ministerioak jakinarazi duenez, hegazkin konpainiek erabiltzen duten sistema bera izango dute eta deskontua eskaeraren arabera izango da. Espainia AHT kilometro gehien duen herrialdea da Europan eta bigarrena munduan. Trenbide gehienak, ordea, defizitarioak dira erabilera eskasagatik.
Europako Batzordearen kalkuluen arabera, abiadura handiko trenbide batek 9 milioi bidaiari behar ditu errentagarri izateko. Espainiako Estatuan, Madril-Bartzelona ibilbidean, 6 milioi lagun baino ez doaz urtean, eta beste ibilbide batzuen egoera are larriagoa da –Toledo eta Albacete artekoa bertan behera geratu zen 2011n, egunean 10 pertsona baino gutxiagok erabiltzen zuelako–. Renferen prezio politika berriak bidaiari kopurua handitzeko helburua du: “Gaur egun trena hartu ezin duen jende askok lehen aldiz zerbitzua erabiltzea da asmoa”, esan berri du Ana Pastor Sustapen ministroak. Espainiako Gobernuak uste du herritarrek trena ez erabiltzearen arrazoi nagusietako bat orain arte txartela oso garestia izatea dela.
Txartelak trenbidearen kostuak amortizatu behar ditu. AHT sarea eraikitzen 40.000 milioi euro gastatu ditu oraingoz Estatuak, eta datozen urteetan 2.000 kilometro gehiago eraikitzea aurreikusten dute. Bestalde, sarea mantentzeko 300 milioi euro behar dira urtean. Datu horiek eskuan, gutxi dira uste dutenak prezio sistema berria sostengagarria izango denik, besteak beste Espainiako AHT sareari arazo estruktural gehiago ere aitortu izan zaizkiolako, sistema erradial artifiziala izatea kasu.
Espanya, capital París liburuaren egile Germà Bel katedradunarena arabera jatorrizko arazoa Aznarrek 2000. urtean hasitako politikan datza, probintzietako hiriburu guztiak Madrilekin batzeko erabakia hartu zuen orduko Gobernuak, Espainian hiru mendetik hona azpiegituren arloan nagusitu den “eraikuntza nazionalaren” ikuspegiari jarraiki.
Arrasateko Udalak azalpenak eskatuko dizkio Adif sozietateari Lezetxikin Abiadura Handiko Trenaren obrek eragindako kalteengatik. Horrez gain, informazio eguneratua nahi du, esku artean dituen planoetan trenbidearen trazatua Leibar eta Lezetxikiko karstetik "urrun"... [+]
Arrasateko Lezetxiki haitzuloan –duela gutxi jakin denez AHTren obrek kaltetua–, neandertal gizakia Aurigñac aldira arte bizi izan zela baieztatu du Bordeleko unibertsitateko ikerlari batek, aztarnategian azaldu ziren haginak berriz aztertu ondoren.
Arrasateko Lezetxiki haitzulora sartzeko ohiko pasabideetako bat harriz estalita aurkitu dute, eta barrualdea Abiadura Handiko Trenaren tunelak erdiz erdi "zulatuta". Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetakoa da Lezetxiki, gizakiaren aztarnarik... [+]
Lehendik iragarri gabeko hamahiru zabortegi jaso beharko dituzte euren lurretan. Haserre egin dute agerraldia Charo Guillén (Puiu), Berta Sánchez (Garinoain), Rita Roldán (Barasoain) eta Yolanda Obanos Muru Artederretako alkateek. Esandakoa baino lur kopuru... [+]
Bordale eta Irun arteko orain arteko trenbidearen "modernizazioa" lehenesten dute hiru auzapezek. Diotenez AHT egitasmoa "ez da sinesgarria" gaur egungo testuinguruan, "Hego Euskal Herrirako edota Espainiako Estaturako luzapena ez delako ez programatua,... [+]