AHT-k ez du merkantziarik eramango Gasteiztik Burgosera, Espainiako Gobernuak baieztatu duenez

  • Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak ostegunean aurkeztu zuen Burgosen hiri horren eta Gasteizen arteko AHT bidezko lotura. Azaldu zuenez, zati horretan abiadura handiko trenak ez du merkantziarik eramango eta pasaiarientzat soilik izango da.

Renferen pasaiarientzako tren bat Gasteizko geltokian

2017ko abenduaren 29an - 09:47

Lanak 2019an hastea aurreikusi dute eta bost urtean eginda egotea espero dute. Denera 93 kilometro izango lituzke ibilbideak eta 1.200 milioi euroko kostua. Burgoseko irteera inguruko zelaietatik izatea erabaki dute, baina Pancorbotik aurrerakoa oraindik definitu gabe dago.

Nolanahi ere, Sustapen ministerioaren agerralditik arreta gehien AHTren erabilerari buruzko bere adierazpenek piztu dute. De la Sernak ziurtatu du trenak soilik pasaiariak eramango dituela, merkantziak garraiatzea ezinezkoa baita, zati horretako maldak 30 milesima ingurukoak direlako.

AHTren erabilera "mistoa" baztertuta geratu da, beraz, Gasteiztik harago. Hain justu, Euskal Y-a egiteko Eusko Jaurlaritzaren argudio nagusietako bat izan da errepide bidezko merkantzien garraioa arindu eta Europako merkataritza sareekin konektatuko lukeela euskal lurraldea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude