2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu dute Madrilen aste honetan. EAErentzako eta Nafarroako Foru erkidegoarentzako diru partiden %58 AHTren eraikuntzara bideratu dute.
Hego Euskal Herriko lau herrialdeen artean 555,76 milioi euroko diru sarrera jasotzea aurrikusten dute. Diru horretatik 327,1 milioi euro eramanen ditu AHTren proiektuak. Gasteiz-Burgos zatirako ere lehenengo aldiz inbertsioak iragarri ditu Espainiak: 95 milioi euro.
Estatuko erkidegoen artean, EAEk izan du aurrekontuetan igoerarik handiena, iaz baino %23,46 gehiago jasoko baitu. Helburu argia du igoerak: 290 milioi euro, hau da, aurrekontuaren %80, Euskal Y
Nafarroan ere gora egin du aurrekontuak %10,46. Proposamenaren arabera, 106 milioi euro jasoko ditu foru erkidegoak, eta azpiegitura handietara bideratuko da kopuru horren zatirik handiena: %34 izanen da AHTren eraikuntzarako, eta Nafarroako Kanalak eta Esa eta Itoiz urtegiek ere kantitate handiak jasoko dituzte.
Legealdia azken hilabeteetan dagoen honetan, Rajoyk kontu ekonomikoak ongi itxita uzteko erabakia hartu du. Oposizioko taldeek gogor salatu dute aurrekontuen proiektua: austeritatearen aldeko apustua, partida sozialen falta eta aurrekontuen erabilpen elektorala salatu dituzte. Talde abertzale guztiek (Amaiur, EAJ eta Geroa Bai) baztertu dute Cristobal Montoro Ogasun ministroaren proposamena, eta proiektu osoari emendakinak aurkeztuko dizkiotela adierazi dute.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]
Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.
Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]
Asteartean iragarri dute "jendearen bizitzak hobetzeko aurrerapenak" jaso dituztela akordioan. Besteak beste, trafiko eskumena Nafarroari emango diote, eta euskal ogasunek kudeatuko dituzte banku eta argindar enpresen ezohiko irabazien zergak. Aranzadi elkartearen... [+]
Nafarroako Gobernuaren 2023ko aurrekontuen aurreikuspena aurkeztu zuen asteazkenez foru gobernuak: 5.748 milioi euro, iaz baino %9,9 gehiago. Horietatik, 5.238 milioi izango dira ohiko gastuetarako, 510 milioi finantza gastuei bideratuko baitzaie. Albistearen amaieran zehazten... [+]