Ahaldundu den euskalduna eta epailea

  • Euskal hiztunen ahalduntze bidearen antologian markatzeko moduko elkarrizketa gertatua da astelehenean Gasteizko auzitegian. Auzi batean lekukotza eman behar zuen herritar batek euskarari eutsi eta hizkuntzen elkarbizitzan arazoa nork duen agerian utzi zion epaileari.


2018ko maiatzaren 22an - 14:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak aurreratu zuen Twitter bidez eta gaur testuingurua Naizek azaldu titular oso adierazgarri honen pean: "Belarri prestik gabe ere, euskaraz". Gasteizko auzitegian herritar batek, lekuko gisa deklaratzera deiturik, bere lekukotasuna euskaraz emateko hautua egin zuen. Orduan gertatu zen EHHk txio batean zabaldutako elkarrizketa gogoangarria:

 

 

Herritar euskaldun ahaldundu horrek juje espainol hiztunari emandako erantzun xume bezain irmoak laburbiltzen du administrazio ustez elebidunak aitortu nahi ez lukeen egia: botere posiziotik elebakartasun espainolari egoskor eusten dioten funtzionarioek daukate konpondu beharreko arazoa, eta gastuak ere –itzultzaileenak barne– berei dagozkie. 


Irakurri gehiago: Hizkuntza eskubideak Euskara
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...