2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi presidenteak dauzkan istiluak, eta Japoniako tunel batean gertatu istripu ikusgarria, eta Gasteizko Salburuan egindako zuhaitz landaketa, eta halako batean irribarrerik galdu gabe 06 minutu eta 20 segundu generamatzala Saioa Martijak iragarri zuen: “Zamudioko lantegi batek gurpil zaharrak hartu eta zementu lantokientzako erregai ez-kutsakor bihurtzen ditu“. Aktualitatea bor-bor.
Zamudion zerbitzu sozial eta ingurumenmaite hori egiten duen enpresan, omen, nabaritu dute krisiarekin jendeak ez dizkiola kotxeari lehen bezain maiz aldatzen gurpilak. Irudietan, pneumatiko mendiak. Hala ere 40-50 tona iristen zaizkie egunero. Horiek txikitu ondoren zementu fabriketan erabiltzeko energia alternatibo bihurtzen dira. Omen. Lantegia duela 15 urte inguru sortu zuten, Europak debekatu zuenean gurpilak zabortegietara eramatea.
Zamudioko lantokian Frantziatik ekarritako makina batek orduko zazpi tona gurpil txikitzen ditu. Azken belaunaldiko teknologia behar erruberak puska txikitan zatitzeko. Gurpilentzako errota, edo errotentzako eihera, frantsesa baita. Alvaro Torregrosa gerenteak esplikatu du zein ona den kautxua erretzea ingurumenarentzako: “Gurpil bat erretzean CO2 murrizketa bat ematen da, horregatik positiboa da”. Lastima obra sozial horretarako lantoki bakarra egotea EAEn, offeko ahotsak lehen hala argitu baitu. Offeko ahots berak esan duenez, kautxuz, ikatzez, oihalez eta altzairuz eginak omen dauden gurpilak birziklatzeko modu erreza da. Ea, ondo ulertu ote dugu gurpilen osaketa… goazen gaztelaniaz Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztutako Teleberri ikustera, han ere emango dute eta. Gaztelaniazkoan itxaron behar duzu 30. minutua arte, espainolez beti egiten ditugu gauzak luze eta elenganteago: “El neumático se fabrica a partir de caucho, textiles, alambres de acero y negro de humo“.
Ze ondo. Baina pena izan da kazetariak ozenki aipatu ez izana publi-erreportajeko Neuciclaje ONG hori oraintxe Industria eta Ingurumen sailburuorde denaren enpresa ere badela, Xabier Garmendia Martinezek sortua Bizkaiko gurpil enpresekin eta zementu fabrikekin -sailburuordea Cementos Lemonako gerentea ere izana da- elkarlanean. Pozarren egon behar dute justu erreportaje eder horren bezperan Arratiako Igorren “Hondakinen negozio itzela. Errausketa plantak eta zementerak” hitzaldia antolatu zutenek.
Oharra: Artikulu hau Pello Zubiriaren Xehe blogean argitaratutakoa da.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]