142 zibil hil ditu Turkiak Afrinen eta agintari kurduek armak hartzera deitu dute

  • Urtarrilaren 19an Turkiako Armadak Afringo mugaldea bonbardatu zuen, kantoia “terroristaz libratzeko” aitzakiarekin, eta 30 km-ko “segurtasun eremu” bat lortzeko asmotan.


2018ko otsailaren 06an - 11:19
Indar kurduak entrenamendu saio batean Afrinen (Arg: kurdishdailynews.com)

70 bonba inguru jaurti zituzten lurralde kurduan, Kurdistango Herriaren Babes Unitateak (YPG) erasotzeko xedez. Geroztik, etengabeko bonbardaketen helmuga izan da Afrin, lurrez eta airez, eta 142 zibil hil dira jada.

Turkiako Armadaren inbasioak iraun bitartean, SDFk Kremlinari leporatu dio Turkiari Afrin inbaditzeko “baimena” eman izana; eta Erdoganek berak onartu zuen Errusiarekin “kontsentsua” dutela.

Urtarrilak 23an, inbasioaren laugarren egunean, Afringo agintari kurduek inbasioari aurre egiteko armak hartzera deitu zituen herritarrak, eta AEBko Segurtasun Kontseiluari eskatu zioten inbasioaren aurkako neurri “zorrotzak” hartzeko.

Testuinguru politikoa

Siriako ipar-mendebaldeko kantoia da Afrin. 380 herrik osatzen dute, eta Alepotik 40km-tara dago. Herriaren Babes Unitateak (YPG) da bertako indar nagusia Siriako Alderdi Demokratikoarekin (SDF) batera, baina gainontzeko eremu kurduetatik bananduta dago. Turkiaren menpeko lurraldeekin egiten du muga iparraldetik eta mendebaldetik, eta Ankararen laguntza jasotzen duten miliziekin ekialdean eta hegoaldean. Duela bi aste inguru Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea kurduen aurkako erasoak prestatzen hasi zen Afrinen, eta jada 142 zibil inguru erail ditu Turkiako Armadak, iturri kurduen arabera.

Urtarrilaren 17an, Turkiako Gobernua eta armada bildu ziren kurduen Afrin barrutiaren aurka erasoaldi bat egitea aztertzeko. Kurduek nazioartean eskatu zuten laguntza: Batasun Demokratikoaren Alderdiak (PYD) –Siriako kurduen alderdi nagusiak– Nazio Batuen Erakundeari (NBE) eskatu zion kurduen administraziopeko lurraldeak “eremu seguru” izendatzeko, baina ez zuten lortu.

AEBak, bere aldetik, Siriako Indar Demokratikoko (SDF) militante kurduez eta haien aliatu arabiarrez osatutako 30.000 kideko armada bat entrenatzen ari zela iragarri zuten, alderdi kurduak kontrolpean daukan lurraldean hedatzeko. “Mugako indar bat” sortu asmo zuten, Daesh-en berpiztea eragozteko. AEBen erabaki horrek tentsioak piztu zituen nazioartean: Siriako Gobernua, Iran eta Errusia haserre agertu ziren, eta Turkiak Afrin inbadituko zuela esan zuen, AEBen jarrera mehatxutzat hartuta.

Bi egunen buruan, AEBek esan zuten “gaizki-ulertu” bat izan zela, eta ez zutela mugako indarrik sortuko, baina hitzok ez zuten Turkiako Gobernua konbentzitu. Are, aire erasoetarako Errusia eta Iranen laguntza izango zuela esan zuen. Siriako Gobernuak, ordea, Turkiaren aireko erasoak suntsituko zituela jakinarazi zuen, nahiz AEBen asmoekin ados ez egon.

Protestak eta Turkiaren zentsura

Urtarrilaren 20an operazioa hasi zenetik,Turkiak 573 pertsona atxilotu ditu Ankararen erasoa kritikatzeagatik.

Egun hauetan, nazioarteko hainbat hiriburutan manifestazioak egin dira Afringo kantoiaren alde eta Turkiari eraso militarra gelditzeko eskatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude