Afrikaren Egunak sentimendu kontrajarriak sortzen ditu. Alde batetik, jai egun gisa ospatu nahi dugun pertsonak gaude; bubus, txilaba eta turbantez jantzita kalera irtetea, djembé erritmoan dantzatzea; eguraldia lagun dugu, Europako diaspora afrikarren kasuan. Bestalde, badira ohartarazten dutenak ez dagoela ezer ospatzeko, egunak balio behar duela kontinentea eta afrikar pertsonak zelatatzen dituzten gaitzei buruz hausnartzeko, bai eta horien aurrean, indibidualki eta kolektiboki dugun erantzukizunari buruz hausnartzeko ere. Bizitza honetan bezala, orekak aurkitzea da kontua (pertsona batzuek badakite itogarriak izaten).
Afrikaren Eguna afrikarren oroimen kolektiboan OUA Afrikako Batasunerako Erakundearen izendapen ofizialaren data betikotzeko helburuarekin ezarri zela diote, gaur egungo Afrikako Batasuna (UA); 1963ko maiatzaren 25ean sortu zen UA, eta kontinenteko estatuen arteko Batasuna, Elkartasuna eta Lankidetza indartzeko lehen erakunde panafrikanista da (familiaren argazkia ikusi dudala uste dut, non unean uneko liderrak agertzen diren, kontinentearen ezaugarri, kultura eta erlijioen mosaikoa erakutsiz. Ez dut gogoan emakumerik zegoenik).
"Afrikaren Eguna ezarri zenetik, Afrikako diasporako pertsona eta komunitateok ospakizun bihurtu dugu, eta egunak dituen helburuak hedatu ditugu"
Afrikaren Eguna ezarri zenetik, Afrikako diasporako pertsona eta komunitateok ospakizun bihurtu dugu, eta egunak dituen helburuak hedatu ditugu bizi garen tokietako pertsona, komunitate eta herrietara. Pandemiaren aurretik, bizi naizen eskualdean, beste batzuetan bezala, hiriburuko beste jai bat bihurtzen ari zen: tokiko administrazioaren babesa zuen eta immigrazioaren ardura zuten agintariek inauguratzen zuten ekitaldia. Gure izateko eta egiteko moduen alderdi eta elementuak partekatzeko eguna zen (musika, literatura, zinema, arteak, gastronomia, folklorea, moda), nahiz eta eskura genuena apurra izan. Topagune, elkarrizketa, truke,ezagutza eta errekonozimendu gune bat sortzen genuen, identitateen mitoetatik haratago; bizikidetza indartzen duten espazioak sortzen genituen. Hiriko lorategietan elkarteen azoka jartzen genuen, ekitaldiaren ekintzetako bat zen eta sortzen ziren paisaiek Marrakex, Aaiun, Nuakchot, Dakar, Bamako, Ouagadugou, Lagos, Yaunde, Malabo edo Luandako plazaren baten arrastoak zekartzaten gogora; une batez, ilusio hori bizi genezakeen.
Eta kontinenteko arazoa presente zegoen, bai elkarteek beren etxoletatik erakusten zituzten egitasmoetan, bai lorategietan eguna ospatzera joaten zirenengan. Gizarte eta gobernuen oinarrian beharko luke gizakiak berezkoa duen duintasunaz janztea, baina kontinenteko leku askotan duintasun hori ezarri gabe egon arren, Afrikaren Egunaren adierazpen eta agendetan gutxieneko horretan oinarritzen ziren egitarauak. Arrazakeriaren aurkako borroka, gaur egun gorantz doana, jasanezina, bizikidetza arautu behar zuten mekanismo berberek betikotua, elkarte askoren zeregina ere bazen.
Larunbat edo igande horretan lorategietan eguna igarotzera joaten ziren pertsonak bizi-egoera ezberdinetatik etortzen ziren: batzuk kokagune edo asentamenduetan bizi ziren, oinarrizko eskubideak ere ezabatu zizkietelarik; beste batzuk egoera irregularrean zeuden; atzerritar izateagatik "E" hizkiz seinalaturik tutoretzapean bizi ziren adingabeak; sexu-esplotaziorako salerosketa-biktima ziren emakumeak (engainatuak izan zirenak, besteak beste, familien pobreziatik ihes egiteko, txirotasun horren zergatietatik edo ondorioetatik urruntzeko, indarkeriatik aldentzeko edo etorkizun hobe bat bilatzeko); naufragioetatik bizirik atera baina anai eta arrebak galdu zituzten gazteak, amari berri txarrak nola adierazi ez zekitenak. Guztiak, kontinenteak sortzen zituen paradoxen eta galderen testigu zuzen ziren (naturaren suntsipena, gatazka armatuak, gaixotasunen kudeaketa, desplazamenduak, lurra eta baliabideak). Eta, hala ere, inork ez zuen erantzunik ematen. Eta guzti horren inolako erantzukizunik ez genuen herritar xeheak ginen.
Zergatik ez genuen, bada, gure egin genezakeen urteko egun horretaz gozatuko? Hitza hartu, espazio publikoa gureganatu (uzten digutena), gure arbasoei libazioak bota, besteekin dantzatu... Gainerako egunak hor daude hausnarketarako, beharrezkoa baldin bada. Afrikaren egun zoriontsua!
*Ángela Nzambi idazle, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da.
Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko langilea (CEAR) da Valentzian (Herrialde Katalanak)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]