Ostegunean Glasgow hegoaldean, berrehun pertsonak baino gehiagok inguratu zuten Erresuma Batuko Mugen Agentziaren furgoneta bat, barruan Afganistandik Eskoziara etorritako bi pertsona zeuden atxilotuta. Erresistentziak zazpi ordu iraun zuen, Poliziak migratzaileak aske uztea erabaki zuen arte.
Ostegun goizean Britania Handiko Immigrazio Kontrolerako Zerbitzuko agenteek Afganistango bi pertsona atxilotu zituzten Glasgow hegoaldeko Pollokshield auzoan. Deportatzeko asmoz, furgoneta batean sartu zituztenean, 200 pertsona inguru bertaratu ziren errepidea blokeatu eta operazioa gelditzeko asmoz.
"Utzi gure bizilagunak bakean" eta "poliziak auzotik kanpo" oihukatzen zuten ehunka manifestari zazpi orduz egon ziren furgoneta inguratzen. Errefuxiatuen aldeko kartelak zeramatzaten eta gizon bat furgonetaren azpian sartu zen, mugitu ez zedin. Polizia ugari bildu zen bertan.
Azkenean, presioaren aurrean, Poliziak bi gizonak askatzea erabaki zuen: "Britainiar immigrazio zerbitzuek atxilotutako gizonak askatzeko eta oraingoz euren komunitateari itzultzeko erabaki operatiboa hartu du". Atxiloketa eta protestan parte hartu dutenen "segurtasuna, osasun publikoa eta ongizatea bermatzeko" helburuarekin egin duela adierazi du.
Poliziak eta Barne Ministerioak ez dute atxilotuen inguruko daturik eman nahi izan, baina Mohammad Asif Afganistango Giza Eskubideen Fundazioko zuzendariak azaldu duenez, "bonba britainiarretatik eta estatubatuarretatik" ihes egindako afganiarrak dira. Barne Ministerioak esan zuenez, gizonak "ustezko migrazio delituengatik" atxilotu zituzten.
Nicola Sturgeon Eskoziako presidenteak adierazi duenez, "oso kezkatuta” dago Barne Ministerioaren ekintzarekin. Atxiloketak, gainera, bere hauteskunde-barrutian egin dituzte. "Nire zerbitzuak premiazko ikerketa egiten ari dira eta atxilotuei beharrezko laguntza emateko prest daude", adierazi du.
Huge cheer when the men were released after eight hours in the back of the Home Office van #KenmureStreet pic.twitter.com/TaBsIeO5Mn
— Andrew Learmonth (@andrewlearmonth) May 13, 2021
Never have I been prouder to live in this wonderful community. #kenmurestreet pic.twitter.com/CPusTnyXlQ
— Eileen ReidBoulter (@ReidEileen1) May 13, 2021
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.