AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubide konstituzionala atzera bota du

  • Mississippi estatuko abortuaren aurkako lege baten aldeko epaia eman du AEBetako Auzitegi Gorenak. Aldi berean, abortatzeko eskubide konstituzionala arautzen zuen Roe v. Wade aurrekaria bertan behera utzi du auzitegiak, estatu bakoitzaren esku utziz erabakimena.


2022ko ekainaren 24an - 17:06

AEBetako Auzitegi Gorenaren gehiengoaren arabera, herrialdeko konstituzioak "ez du mugatzen estatu bakoitzak abortua erregulatu ahal izatea". Hori izan da duela 50 urte ezarritako aurrekaria atzera botatzeko argudioa. Roe v. Wade kasuak AEBetako lurraldearen luze-zabalean haurdunaldia eteteko eskubidea bermatzen zuen, gobernuaren gehiegizko murrizketarik gabe, eta urte luzez egon da kontserbadoreen jo-puntuan. Gehiengoz hartu du erabakia epaitegiak eta hiru epaile liberalek desadostasuna adierazi dute.

NPR hedabideak jaso duenez, 25 estatu baino gehiagotan prest dauzkate abortua mugatu edo debekatzeko legeak, Auzitegi Gorenak Roe v. Wade kasuak ezarritako aurrekaria bertan behera uztearekin batera indarrean sartuko direnak. Hain zuzen ere, 1973ko kasuak estatu mailako eta maila federaleko hainbat lege bertan behera utzi zituen, eta behin atzera botata estatu bakoitzari dagokio abortatzeko eskubidea bermatzeko edo debekatzeko eskumena.

Behin lege hori atzera botatakoan abortatzea ilegala bilakatuko da hainbat estatutan. Idahon, esaterako, 30 egun barru ia erabat legez kanpokoa izango da abortatzea, eta legea urratzen duten medikuek kartzela-zigorrak jaso ahalko dituzte. Texasen ere erabat debekatuko dute haurdunaldia etetea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude