Adingabe bati egindako sexu erasoarekin lotuta bi gazte identifikatu dituzte Gasteizen

  • Sexu-erasoa asteazken goizaldean gertatu da Gasteizen eta momentu honetan gertaera ikertzen jarraitzen du poliziak.


2018ko abuztuaren 08an - 12:18
Gasteizko feministek eraso sexistak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte. (Argazkia: Hala Bedi)

Eraso egin dioten emakumea adingabea da eta Ertzaintzak identifikatu dituen biak ere adin txikikoak dira.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak asteazken goizean Euskadi Irratiko Boulevard programan azaldu du, erasoa Florida parkean izan dela. Gaineratu duenez “onartezina da  XXI.mendean, emakumearen aurkako erasoak salatu behar izatea edozein herrialde edo hiritan”.

Gertaera gehiago argitzeko asmoz, ikerketa lanetan jarraitzen du poliziak.

Ez da izan lehen erasoa

Joan den igande goizaldean ere, gizonezko bat atzeman zuten bi emakumeri ukituak egiteagatik.

Gorka Urtaran asteazken goizean Euskadi Irratiko Boulevard saioan. (Argazkia: EITB)

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude