Adin txikiko emakume bati sexu erasoa egin dio gizon batek Bermeon

  • Erasoa gaitzesteko, Bermeoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du ostegun arratsaldean.


2020ko urriaren 22an - 13:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erasoa larunbatean jazo zen, Bermeon, igogailu batean. Gizon batek adin txikiko emakume bati sexu erasoa egin zion.

Erasoa pairatu zuen emakumeak salaketa jarri zuen poliziaren aurrean, eta ondorioz erasotzailea atxilotu zuten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

Bermeoko Mugimendu Feministak erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunean, 19:30ean Lamerako harrizko bankuan. Udalak deialdiarekin bat egin du.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.