ARGIA.eus

2020ko urriaren 01a

Abortua legeztatu dute Zeelanda Berrian

  • 68 diputatuk alde eta 51ak kontra bozkaturik, ez da gehiago Zeelanda Berriko Krimenen Legean kausitzen abortuarena. Garaipen handia, hamarkada luzeetan eskubide horren alde aritu diren feministentzako.

ARGIA @argia
2020ko martxoaren 19a

Zeelanda Berriko herritarrentzako bozketa historiko bat gertatu da 2020ko martxoaren 18ko gauean: abortua Krimenen Legetik ateratzearen alde agertu da Parlamentua. Zehazki, 68k alde eta 51k kontra bozkatu dute. Ordura arte, hamalau urte arteko kartzela zigorra arriskatzen zuten abortatzen zuten emakumeek. Hori horrela, abortua krimen gisa kontsideratzen zuen 70. hamarkadako legea ezeztatu eta eskubide bihurtu da abortua zeelandaberritarrentzat.

Haurdunaldiaren lehen hogei asteetan emakumeek ez dute justifikaziorik eman beharko hori egiteko. Epe hori bukatu ondoren, abortatzeko beharra duenak galdeketa bat pasatu beharko du eta ondotik bi medikuren oniritzia ere eskatuko zaio egin ahal izateko.

Hitzemandakoa gauzatu du Ardernek

Martxoaren 18ko bozketak ekarri du beraz abortatzeko eskubidea. Hain zuzen, ordura arte abortatu zitekeen bi medikuren oniritziarekin eta soilik "emakumearen osasun fisikoa ala mentala lanjerrean" bazeuden.

Jacinda Ardern Lehen Ministroak kanpainan zehar hitz emandakoen artean zen abortua legeztatzearena. Luzea izan da aldaketa bideratzeko prozesu legala. Lehen irakurketa 2019ko abuztuan egin zuten, zeinetan orain baino diputatu gehiago ziren alde agertu (94 alde 23 kontra); bigarren irakurketa, berriz, martxo hastapenean egin zuten (81 alde eta 39 kontra). Azken bozketako emaitzak tinkoagoak izan badira ere, gehiengoa alde agertu da. Azken urrats bat falta da lege berria indarrean sartzeko: Patsy Reddy gobernadorearen izenpedura.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Abortu eskubidea  |  Feminismoa  |  Zeelanda Berria

Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude