Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionala Iruñean, apirilaren 5ean

  • Euskal Herriko mugimendu feministak egin du deialdia Espainiako Gobernuak Abortuaren Legea aldatzeko egin nahi duen erreforma arbuiatzeko.


2014ko martxoaren 14an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Apirilaren 5erako prestatutako afixa.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Apirilaren 5ean, arratsaldeko 17:30ean abiatuko da protesta Golem zine aretoetatik.

Gure gorputza, gure erabakia: abortatzeko eskubidea orain! lelopean egingo da manifestazioa. Herri askotan autobusak antolatzen ari dira Iruñerako.

Informazio gehiago duzue abortatzeko eskubidearen aldeko plataformak kudeatzen dituen blogean, twitterren eta facebooken.

Mobilizazioek etenik ez

Abortu eskubidearen aldeko mobilizazio ugari egin dira Euskal Herrian Espainiako Gobernuak lege erreforma iragarri zuenetik.

Hasierako erreakzioaren ondoren, etenik ez dute mobilizazioek, modu aski ikusgarrian maiz. Adibidez, joan den asteburuan hainbat ekintzailek Mariano Rajoy Espainiako presidentearen hitzaldia eten zuten Donostiako Kursaalen abortuaren aldeko oihuekin.

Datorren asteko ARGIAn elkarrizketa egingo diegu ekintza horretan parte hartu zuten lagunei.

 


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.