Haziaraba Estimulazio Artistiko Goiztiarreko Jaialdiaren bigarren edizioan, haurrentzako 35 jarduera izango dira Arabako bederatzi herritan.
Agurain, Amurrio, Aramaio, Legutio, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Oion eta Abetxukoko kontzejua izango dira jaialdiko bigarren edizioaren lekukoak. "Arabako lurraldeko txikienen artean kulturaren eta artearen hazia ereiten laguntzeko eta sendotzen jarraitzeko", helburua zehaztu dute antolatzaileek.
Teatro Paraiso eta Teklak Komunikazio eta Audientzien Estudioak antolatzen duten jaialdia Mind the gap Interreg Poctefa Europako proiektuaren parte da. Kulturaren Plan Estrategikoko 12.000 euroren bitartez, Arabako Foru Aldundiaren eta parte hartzen duten udalen babesarekin kontatu du. Eta Vital Fundazioaren zein Gasteizko Udalaren laguntza ere baditu.
Haziarabak hiru esperientzia artistiko proposatu ditu: Lorategian pieza eszenikoa, Iluminar Animalarium animaziozko film laburren saioa eta Jokuen eszenografiak joko-instalazioa. Aipatutako herri bakoitzean ikusi eta entzun ahal izango dira.
Abenduaren 14an hasiko da programazioa, Amurrion. Ondoren, herriz-herri igaroko da, urtarrilaren 4an amaitu baino lehen.
Sarrerak eta gonbidapenak udalerri bakoitzeko udalarekin kudeatuko beharko dituzte ikusleek. Hala ere, Teatro Paraisoren webgunean egiteko aukera ere egongo da. Gainera, azken honetan topatu ahal izango dira programazioa eta egitasmoaren inguruko informazio guztia.
Lorategian Teatro Paraisoren ikuskizun eszenikoa da, 1 eta 4 urte bitarteko haurrentzako. Antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten ditu, ikusleei esperientzia "ludiko eta aktibo" bat proposatzeko.
2006an Lehen Haurtzaroaren ikuskizun onenari FETEN saria jaso zuen eta, ordutik, mundu osoan zehar biratu du. Erresuma Batua, Argentina, AEBak edo India bezalako herrialdeetatik pasatu da.
Gaztefilmfest eta Kalakalaben eskutik dator Iluminar Animalarium, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako animaziozko film laburren saioa. Hainbat pertsonaia eta animaliekin batera, misterioen bidez, espazioetan zehar ibiliko dira ikusentzuleak, egoera batetik bestera.
"Animaziozko film laburren nazioarteko programa zirraragarria" dela ziurtatu dute antolatzaileek, haurrek lehen esperientzia zinematografikoetako bat izan dezaten.
Helburua ikus-entzunezko sorkuntzari leiho bat irekitzea dela eta "pantaila komertzialetan ikusi ezin diren edo argitaratu ez diren lanen hautaketa zaindua eta oparoa" dela ere azaldu dute.
Teatro Paraisok eta Gutxinaka-gutxinakak 1 eta 4 urte bitarteko haurrentzat sortutako jolas gunea da Jokuen Eszenografiak eta "abentura artistiko" gisa definitu dute antolatzaileek.
Hainbat materialekin sortutako instalazio artistiko batean "familian bizitzeko gonbidapena" dela diote antolatzaileek. Jarduera hau herri bakoitzeko haur-eskolekin eta ikastetxeekin lankidetzan egiten da.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]