Abiadura Handiko Trenean gastatutako 44,5 milioi euro zor dizkio Espainiak Nafarroari

  • Espainiako Estatuaren eta Nafarroaren arteko ituna "zaharkitua" dago, Kontuen Ganberak egindako txosten baten arabera. Jada 86 milioi euro gastatu ditu Nafarroak Abiadura Handiko Trena eraikitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 22an - 14:09
AHTaren obretan 'Mugitu!'-k egindako protesta. (Arg.: ekinkinklik.org)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Castejon-Iruñerria zatia baino ez du barnebiltzen Espainiaren eta Nafarroaren arteko AHTaren inguruko itunak; "zaharkituta" dago: bidaiarien garraioa besterik ez baitu aintzat hartu, ez merkantziena, ezta BEZaren aldaketa ere; hori gutxi balitz, proiektuak ingurugiroan izan dezakeen eragina ere ez du kontuan izan.

Horiek dira Nafarroaren eta Espainiaren arteko AHTaren inguruko hitzarmenak dauzkan gabeziak, Kontuen Ganberaren txostenaren arabera.

AHTaren lanek segituko ote duten jakiteko erantzun "argiagoa" galdegin du, halaber ganberak. Espainiak 44,5 milioi euro zor dizkio Nafarroari, gainera, eta Nafarroak, ildo berean, 86 milioi gastatu ditu.

Oparoaldi garaiko proiektua

"Errotik aldatu den oparoaldi ekonomikoaren garaian planteatu zen" egitasmoa, eat "sdministrazioen arazoek, defitarekiko Europaren betebeharrek, eta zorrak inbertsioan eragina izan dute, mantsotzen eta zati batzuk geratzen".

Eta orain zer?

Bi bide dauzka Nafarroak. Bat, obrarik ez egitea eta AHTaren etorkizuna Espainiaren esku uztea. Bi, hitzarmen berri negoziatzea. Berritzekotan, "azterketa serioa" egin beharko luke Nafarroako Gobernuak, Kontuen Ganberaren aburuz.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra                      


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...