Abenduaren 16an egingo dute XXI. Hatortxu Rock

  • Astelehen honetan aurkeztu dute abenduaren 16an Atarrabiako oholtza gainera igoko diren taldeen zerrenda. “Zuek gabe… etenik ez!” lemapean egingo dute elkartasun jaialdia.


2017ko urriaren 9an - 11:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Soziedad Alkoholika, Willis Drummond eta Gatillazo musika taldeen doinuez gozatzeko aukera izango dute jaialdira bertaratuko diren milaka lagunek. Bestelako doinuak ere izango dira, diskoa kaleratu berri duen Glaukoma, Skakeitan edo Huntza.

Los Zopilotes Txirriaos taldekoak uztailean bezala oraingoan ere oholtza gainean izango dira. Woman Powah, Rude Pride, Deskato, Xavier Sarriá eta Anita Parker ikusteko aukera ere izango da.

Sarrerak 18 euro balio du aurrez erosita, eta ohiko lekuetan eskuratu ahalko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!