Astelehen honetan aurkeztu dute abenduaren 16an Atarrabiako oholtza gainera igoko diren taldeen zerrenda. “Zuek gabe… etenik ez!” lemapean egingo dute elkartasun jaialdia.
Soziedad Alkoholika, Willis Drummond eta Gatillazo musika taldeen doinuez gozatzeko aukera izango dute jaialdira bertaratuko diren milaka lagunek. Bestelako doinuak ere izango dira, diskoa kaleratu berri duen Glaukoma, Skakeitan edo Huntza.
Los Zopilotes Txirriaos taldekoak uztailean bezala oraingoan ere oholtza gainean izango dira. Woman Powah, Rude Pride, Deskato, Xavier Sarriá eta Anita Parker ikusteko aukera ere izango da.
Sarrerak 18 euro balio du aurrez erosita, eta ohiko lekuetan eskuratu ahalko da.