92.000 langilek galdu dute hitzarmen kolektiboaren babesa EAEn

  • Orotara EAEko 92.225 langilek galdu dute aurten negoziazio kolektiboaren babesa, haien esparruetako hitzarmenak bertan behera geratu ostean, Lan Harremanetarako Kontseiluak (LHK) emandako datuen arabera.


2014ko abenduaren 02an - 09:08
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Espainiako Lan Erreformaz geroztik 49 hitzarmen iraungi dira (Argazkia: LAB)

Iragan urriko informazio soziolaborala jasotzen duen txostenak erakusten duenez, Espainiako Lan Erreforma aplikatu zenez geroztik 49 hitzarmen iraungi dira –enpresetako 22 eta sektoreetako 27–, eta ez dago langileak babestuko dituen beste hitzarmenik.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/taula685.jpg?ids=fitx/irudiak/taula685.jpg

Bestalde, EFE agentziak nabarmendu duenez, urtarriletik urrira bitartean 203 greba egin ziren EAEn.

12.675 langilek hartu zuten parte, duela urtebete baino %56,7 gutxiagok.

Dena den, kontuan hartu behar da ez direla aintzat hartu ez itunpeko zenbait ikastetxetan egindako lanuzteak, ezta irailean eta urrian "EAEn ondoreak zituzten Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurrean egindakoak ere", Lan Harremanetarako Kontseiluak gogorarazi duen moduan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude