Orotara EAEko 92.225 langilek galdu dute aurten negoziazio kolektiboaren babesa, haien esparruetako hitzarmenak bertan behera geratu ostean, Lan Harremanetarako Kontseiluak (LHK) emandako datuen arabera.
Iragan urriko informazio soziolaborala jasotzen duen txostenak erakusten duenez, Espainiako Lan Erreforma aplikatu zenez geroztik 49 hitzarmen iraungi dira –enpresetako 22 eta sektoreetako 27–, eta ez dago langileak babestuko dituen beste hitzarmenik.
Bestalde, EFE agentziak nabarmendu duenez, urtarriletik urrira bitartean 203 greba egin ziren EAEn.
12.675 langilek hartu zuten parte, duela urtebete baino %56,7 gutxiagok.
Dena den, kontuan hartu behar da ez direla aintzat hartu ez itunpeko zenbait ikastetxetan egindako lanuzteak, ezta irailean eta urrian "EAEn ondoreak zituzten Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurrean egindakoak ere", Lan Harremanetarako Kontseiluak gogorarazi duen moduan.