Pirinioak alde batetik bestera ari da gurutzatzen Rafael Sanchís aktibista valentziarra uda honetan, eta bidean topatzen dituen zaborrak berekin eramaten ditu: egunean kilo erdi eta kilo bat hondakin artean, gehiago ezin: “Gutxi dirudien arren, gauza askoren zatitxo asko dira”.
“Pirinio garbiak” izena eman dio Rafael Sanchísek bere abentura berriari. “Miss Pachamama” izenez ere ezaguna den ekologista valentziar honek lehenago ere eginak ditu antzeko bidaiak, bizikletan, Espainiako Estatuan barrena zaborrak bilduz herritarren kontzientzia esnarazteko. Horien berri emateko bloga ere badauka. Oraingoan baina, oinez egin du bidaia. Kataluniako Cap de Creusen abiatu zen ekainaren erdialdean eta Euskal Herrian amaituko du aurki, Higer lurmuturrean, GR-11 ibilbidearen 800 kilometroak osatuz.
Bidean azaltzen zaizkion zabor zatiak jasotzen ditu Sanchísek, dela mendizaleei motxilatik eroritakoak, dela jendeak nahita utzitakoak. Aragoiko zatia pasa berritan Heraldo de Aragon egunkariaren galderei erantzun die: “Mendi hauek izugarriak dira, politak bezain gogorrak, baina garbitasunean ez dute azterketa gainditzen, ez hauek ez Pirinioetako inongo tokik ere”.
Ez da Everesteko kanpamendu-basera joan behar lotsagorritzeko. Ekintzaileak bere ibilian ikusitakotik ondorio bat atera du: “Zoritxarrez plastikoa gure mendietara iritsi da”. Eta sarbidea errazagoa den lekuetan are eta zabor gehiago pilatzen dela ere ikasi du. Horrela gertatzen da, esaterako, turista gehien joaten den Ordesan: Gorizeko aterpera dauden hiru orduko ibilaldian paperezko hogeita hamar mukizapi eta plastikozko objektu ugari bildu ditu.
2.000 metroko altueran 80ko hamarkadako lata oxidatu mordoa zegoen eta Pirinioetako laku handienean, Ibon de Estanesen, sortzen dugun zaborraren iraunkortasuna adierazten duen beste pieza bat: guztiz usteltako platanoa… azalean pegatina berri-berria zuela. “Horrek erabat hunkitu nau”.
Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]