80 herritan baino gehiagotan aldarrikatu dute euskaltegi sare indartsua

  • Pandemiarik ez balitz, igandez, martxoaren 28an bukatuko zen Korrika. Aurten ezinezkoa izan denez, AEK-k iritsierako orduan, 12:30ean hamarnaka ekitaldi egin ditu helduen euskalduntze-alfabetatzea erdigunera ekartzeko. 2022ko Korrikaren datak aurreratu dituzte: martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da.


2021eko martxoaren 28an - 20:28
Garraldako ekitaldia. Argazkia: AEK.

Herriz herri ekitaldi xumeak egin dira igandez ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ kanpainaren barruan. AEK-k adierazi du oraindik ere euskaltegiak beharrezkoak direla: nahiz eta milaka herritar euskaldundu dituen, oraindik Euskal Herriko herritarren % 55 erdaldunak dira.

Korrikak utzitako zulo ekonomikoa

Ikasleen matrikulak, administrazioen bidetik datozen dirulaguntzak eta Korrika, horiek dira AEKren hiru diru sarrera nagusiak. Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaileak adierazi dio ARGIAri administrazioek ematen dituzten dirulaguntzak ez direla nahikoa, “nahiz eta aurrerapausoak emanak dituzten azken urteotan. Bestalde, tokian tokiko administrazioek erritmo desberdinak dituzte”. Bi urtean behin egiten den Korrika bermea da, bi ikasturtetako egunerokoan baldintza egokietan lan egiteko euskarria. Egun batetik bestera aukera hori gabe gelditu direnez, ikasturteari eutsiko badiete, banku bidezko finantzaketara jo behar izan du AEK-k, alegia, zorpetu behar izan du, “eta horri aurre egin behar zaio orain, eta horregatik eskatu diegu herritarrei laguntza”.

Hala, herritarrek ekarpen ekonomikoa AEKren webgunearen bidez egin dezakete eta beste aukera telefono mugikorraren bidez egitea da, bizum erabilita. Diru-emaile guztiei Cultural Memories-ek AEK-Korrikarako sortutako irudia bidaliko diete posta elektronikoz. 30 eurotik gorako ekarpenak eginez gero, posta arruntez ere jasoko du oroigarria euskaltzaleak. Ekarpenak martxoaren amaiera arte egin ahal izango dira.

Administrazioari deia

Euskal Herriko hiru administrazio nagusiei gutuna bidaliko diete apirilean. Azalduko diete euskalduntze alfabetatze arloak zein baldintza izan beharko lituzkeen. Eskakizun zehatzak egingo dizkiete eta eduki hori aurrerago azalduko dute jendaurrean. Nolanahi ere, eskakizunen artean egongo diren bi ardatz garrantzitsu ondokoak izango dira: finantzaketa eredu egokia, “oraingoa ez delako aski” AEK-k adierazi duenez, eta ikasleek doan ikasi ahal izatea aldarrikatzea.

Hona hemen hainbat herritan AEK-k ateratako argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


Eguneraketa berriak daude