Milaka lagun Korrikaren amaiera ospatzen ari dira Baionan

  • 2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako txokoa, zikiro jana eta beste egongo dira.


2024ko martxoaren 24an - 12:56
Azken eguneraketa: 14:30

“Korrikak merezi duen moduko festa handia” antolatu dutela ziurtatu du Ibai Capot Thornary azken eguneko AEK-ko arduradunak. Harro Herri lelopean 11 egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren, 23. Korrikak Lapurdiko hiriburua zapaldu du martxoaren 24an, eta 12:30 aldera iritsi da Askatasun plazara, Santizpirita zubitik. Bertan egin dute amaiera ekitaldia, Pantxika Maitia Kanaldude telebista katearen aurpegi ezagunak gidatuta, eta AEK-ko ordezkariekin batera lekukoa amaieraraino eraman ostean, mezu sekretuaren egileak, Garazi Arrulak, irakurri du aurtengo mezua. Ondoren, AEK-k bere mezua helarazi die milaka euskaltzaleri. 

Azken kilometroak eragile hauek egin dituzte: Gure Esku; Etxerat, Sare eta Bakebidean; Errigora; hainbat alderdi politiko; euskal gehiengo sindikala; UEMA eta Udalbiltza; Hekimen; hezkuntzako eragileak; Azterketak Euskaraz, aurtengo Korrikaren omendua; Kontseilua eta Euskal Konfederazioa; eta azkenik, AEK eta Garazi Arrula.

Kontzertu eta ekimen ugari

Lau gunetan banatu dute festa, publiko guztientzat pentsatua. San Andres plazan Naiz gunea egongo da (puntu morea ere bai), Xaho kaian Etxepare institutua gunea (zikiro jana bertan egingo da), eta beste bi guneak Merkatu plazakoa eta Patxa plazakoa izango dira. Kaleetan ere ekintza ugari izango dira, euskararen aldarria zabaltzen, eta gogorarazi dute Korrika-lagun ostatuak ere amaiera eguna ospatzen arituko direla.

Kontzertuak, berriz, Ipar Euskal Herriko kultur eragileekin auzolanean antolatutakoak dira: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, Xutik, Haira, TOC, Zetkin eta Nakar, besteak beste. Haurrentzako txokoa eta Pontx pailazoa ere egongo dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


Eguneraketa berriak daude