70 urteko laborari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan lan istripuz

  • Langilea traktore istripu batean zendu da asteazken honetan. Sindikatuen zenbaketen arabera 31 lan-heriotza egon dira aurten Euskal Herrian.


2022ko ekainaren 2an - 10:51
Traktoretik erori eta zendu da 70 urteko laboraria (Argazkia: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezbeharra Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Behera) jazo zen asteazkenean 16:00ak aldera. Ibilgailutik erori eta traktorearen azpian harrapatua geratu zen laboraria. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako ezin izan zuten ezer egin.

Sindikatuen arabera Euskal Herrian gutxienez 31 lan-heriotza egon dira urtea hasi zenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!