6 urterainoko kartzela zigorra deskargetarako loturak errazten dituztenentzat

  • Espainiako Gobernuak kartzelarekin zigortu nahi ditu babestutako edukiak deskargatzeko loturak biltzen dituzten webguneetako administratzaileak. Hori da PPren Gobernua prestatzen ari den Kode Penalaren erreformak dakarren aldaketa nabarmenena. Kultura, Justizia eta Industria ministeriotako ordezkariak bildu dira gaur oraindik zehazteke dauden xehetasunak doitzeko.


2013ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Oraindik aldaketak jasan ditzazkeen azken zirriborroaren arabera, sei hilabete eta sei urte bitarteko kartzela zigorra ezarriko zaie “zerrenden bitartez, interneten ilizituki eskaintzen diren eduki babestuetarako sarbidea errezten dutenei”. Horrez gain, edukiak kendu araziko dira, eta atariaren funtzio nagusia lotura horien zabalkundea bada, baita webgunea itxi ere. Loturak baliatzen dituzten erabiltzaileak ez dira zigortuko, ez eta irabazi asmorik gabeko atarien administratzaileak ere.

Egungo Kode Penalak beste autore baten lanak haren baimenik gabe zabaldu edo kopiatzen dituena zigortzen du, baina ez dago loturak biltzen dituzten webguneei erreferentzia zuzenik. El País-en arabera, ostiraleko Ministro Kontseiluan onartuko da erreforma proiektua, baina ez da indarrean izango 2014ko udaberrira arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jabetza intelektuala
Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Creative Commons lizentziek 20 urte bete dituzte

2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko Creative Commons erakundea eta 2002an izen bereko lizentziak argitaratu zituzten. Bi gertaera horien 20. urteurrena ospatzen ari dira.


Jabetza intelektuala interneten
Ion Turrillas: “Askoren artean beti lortuko dira emaitza hobeagoak”

Jabetza intelektuala eta teknologia berrien alor juridikoan aditua da Ion Turrillas. EHUn aritu da irakasle lanetan 2015 eta 2022 artean, eta gaur egun Deustuko Unibertsitateko abokatutza masterrean eta Bizkaiko Abokatuen Ohorezko Elkargoan ari da irakasle lanetan, besteak... [+]


Euskarazko hedabideak eta jabetza intelektuala
Eztabaida dago edukien partekatzeaz

Jabetza intelektuala beti da garrantzitsua, sarri arazo iturri ere bai, eta horregatik mundu osoan ondo araututa dagoen esparrua da. Merkatua jaun eta jabe, eta salerostea eta lehia horren garrantzitsua den kapitalismoan, jabetza intelektuala batez ere copyright zigiluarekin... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude