Ion Turrillas: “Askoren artean beti lortuko dira emaitza hobeagoak”

  • Jabetza intelektuala eta teknologia berrien alor juridikoan aditua da Ion Turrillas. EHUn aritu da irakasle lanetan 2015 eta 2022 artean, eta gaur egun Deustuko Unibertsitateko abokatutza masterrean eta Bizkaiko Abokatuen Ohorezko Elkargoan ari da irakasle lanetan, besteak beste. UEUn ere eman ditu ikastaroak.


2022ko abuztuaren 04an - 08:14
Argazkia: Unibertsitatea.net
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jabetza intelektuala nola arautzen den azaldu digu Turrillasek; hura arautzen duten lizentzien esanahia, copyright eta copyleft ereduen arteko desberdintasunak, besteak beste. Creative Commons lizentziak ere mahaigaineratu dira, baita teknologia berriak eta inteligentzia artifiziala ere. Adibidez, inteligentzia artifizialaren kasuan, jabetza intelektuala norena da? Sortzen ari diren pertsona fisikoena edo enpresena? “Hor korapiloa dago. Baina oro har, pertsona fisikoek dituzte sortutakoaren gaineko eskubide guztiak. Eskubide moralak eta ekonomikoak. Eskubide hauek kontratuen bitartez finkatzen dira, eta batzuetan uzten dira enpresen edo kudeaketarako entitateen esku, adibidez CEDROk edo SGAE [Espainian autore eskubideak kudeatzen dituzten elkarteak]. Espainia mailan, hori guztia bideratzen da copyright lizentziaren bidez”.

Edozein sormen lanean lizentziak uzten dizuna bakarrik egin ahalko duzu. Eta argitalpenean edo sormen lanean ez bada lizentziarik aipatzen? “Automatikoki aplikatzen da legea, eta legeak esaten du ustiaketa eskubide guztiak egilearenak direla”. Euskarazko hedabideen artean izan ditugu hainbat arazo edukien erabilerarekin eta horietako adibide bat aipatu diogu Turrillasi. Argia-k CC by-sa lizentzia du eta aurten bertan zabaldu zuen elkarrizketa bat CC by-sa lizentzia duen beste hedabide batetik. Logikoa iruditzen zaizu medio hori haserretzea Argia-rekin? “Haserretzea ez da kontu juridiko bat, morala baizik. Ni haiekin harremanetan jarriko nintzateke eta, adeitasunez, esango nieke: ‘Arazoren bat dago egin dugunarekin? Eta baldin badago, azaldu zergatik”. Hedabide batean edonork jakin behar du zein lizentziarekin ari den eta horrek zer esan nahi duen. Gainera, ez badaude gustura duten lizentziarekin, nahi dutenean alda dezakete”.

Ion Turrillas: “Hedabide batean edonork jakin behar du zein lizentziarekin ari den eta horrek
zer esan nahi duen”
 

Turrillasek gertutik jarraitzen ditu sortzaileen lanak eta, beraz, talaia ona du ikusteko nola doan garatzen kultura kolaboratiboa gure gizartean: “Merkatua hainbeste aipatzen den garaiotan, uste dut merkatua oker dabilela bakoitzak berea sortzea eta ustiatzea bultzatzen duenean. Nabarmen geratu da era kolaboratiboan nola hobetzen diren gauzak. Osasunean, adibidez, patente bat sortzen da medikamentu batentzat, baina handik 20 urtera medikamentu hori askatu egiten da eta generikoak sortzen dira interes orokorraren helburuak asetzeko”.

Berak oso argi du: “Askoren artean beti lortuko dira emaitza hobeagoak. Adibidez, sistema operatibo onenak, edo bankuen eta administrazioaren munduko tresna asko software askean oinarritutakoak dira. Zergatik dira hobeak? Gehienak open source sistemetan oinarrituta daudelako, testeatuagoak daude eta jende askok parte hartu duelako dauden zuloak hobetzen”. Lan kooperatiboen artean Wikipedia asko gustatzen zaion eredua da: “Aipatzen da ez duela kalitaterik, baina ez da egia, jende asko ari delako hango artikuluak aztertzen eta zuzentzen”

CCen sorrera

1980ko hamarkadan copyrightaren kulturari aurre egiteko tresna sortu zen: “Lawrence Lessingek eta Aaron Swartz-ek –RSSren asmatzailea– copyleft mugimendua sortu zuten, hain zuzen ere copyrightari aurre egiteko. Copyleftean babesten da jakintza, baina garrantzitsuena da partekatzea”, azaltzen digu Turrillasek. Eta kultura horretatik sortu ziren, halaber, Creative Commons (CC) lizentziak ere, “zuria eta beltzaren artean, jabetza intelektualera grisak ekarri zituzten lizentziak”. EHUren goiburua datorkio burura, Eman ta zabal zazu, copyleftaren filosofia bera: “Unibertsitate publiko batean interesgarriena da jakintza CC lizentziapean egotea. Lizentzia horiek, azken finean, hainbat moldetan eta gehiago partekatzeko aukera ematen dute, eta elkartrukearen ulermena errazteko ikurrak sortu ziren”.

Copylefta inspiratu zen informatikaren eremuan erabiltzen ari ziren kode irekietan –open source–. Turrillasek azaltzen duenez, AEBetan softwarea patentatu egin behar da, baina Espainiako Estatuan ez, azken horretan nahikoa da sortzailea zarela erakustea, softwarearen gaineko jabetza intelektuala zurea izan dadin, beste ezer egin gabe. Patenteen kasuan guztiz aurkakoa da: “Zuk sor dezakezu medikamentu berri bat, baina patentatzen ez baduzu jabetza intelektuala ez da zurea, eta edonork beregana dezake”.

Megaupload auzia

CC lizentziak nazioarte mailakoak dira, baina jabetza intelektualari buruzko legeak ez dira berdinak toki guztietan. Adibidez, Zelanda Berrian oso malgua da, “eta horregatik joan zen Megaupload hara”.

Hainbatetan, legea aldez aurretik egindako lege urraketetatik datorrela diosku kasu honekin: “Megaupload itxi zuten, baina hark araua hautsi ondoren etorri ziren tarifa lauak, mundu mailan ikus-entzunekoak internetez ikusteko aukera izugarri hedatu ondoren, eta hortik hedatu ziren Netflix eta gisakoak”. Bitxikeria bat ere aipatzen du: “Denek uste dute Netflix berria dela, baina 1996an sortu zen”. Eta Youtuben ere antzerakoa gertatu zen musikarekin: “Diskoetxeek haren aurka jo zuten auzitegietan, eta azkenean sinatu ziren akordio batzuk erabiltzaileek Googlekin edukiak partekatu ahal izateko”.

Eduki bat noiz arte da copyright edo copyleft? “Batetik, CC lizentziak ez dira guztiz libreak, bakarrik egin ahal duzu lizentziek baimentzen dutena. Eta bestetik, lizentziak ez dira betirako eta egileak nahi duenean alda ditzake”. Eduki guztien erabilera izugarri handitu da internetekin, baina argazkiena bereziki, eta legearen ikuspegitik, sarritan ondo ez: “Ematen ditudan ikastaroetan ateratzen dut gaia eta ikasleek, oro har, esaten dute interneten dagoen argazkia hartu eta erabiltzen dutela besterik gabe, kasurik onenean izena jarriz. Ikuspegi juridiko batetik, hori ezin da egin”.

Laino beltzak

Hala ere, handiak gero eta handiago dira sarean eta botere pilaketak ez dakar etorkizun errazik: “Laino beltz ugari ikusten dira jabetza intelektuala eta askatasunaren eremuan. Orain Youtube eta gisako plataforma berri askok zuzentarau berria dute Europar Batasunean, eta legeak erantzukizun handia uzten du plataformetako administratzaileen esku. Zentsura, beraz, abian da. EBko Zuzentarau berria Espainiako legedira eramanda, Twitch sesio bat bertan behera utzi dezakete streemingean dagoenean, algoritmo baten bidez detektatzen badute jabetza intelektualarekiko urraketa bat dagoela. Hori sekulakoa da. Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea kolokan jartzen dira”.

Horren arabera, jabetza intelektuala –bigarren mailako eskubide bat–, lehen mailako eskubideen gainetik jartzen da: “Horrek esan nahi du lobbyak jabetza intelektualaren partida hori irabazten ari direla. Presio handiak egiten dituzte parlamentuetan eta emaitzak lortzen dituzte. Hori guztia, gainera, algoritmo baten bidez, inongo pertsonaren partehartzerik gabe. Juridikoki gaur egun dugun egoera duela bost urtekoa baino askoz okerragoa da”. Eta lobbyen hurrengo urratsa zein izango da? “Zifratuaren debekua. Orduan akabo, etengabe ikusi ahal izango dute zertan gabiltzan. Egoera ez da batere ona”.

 


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude