Pandemiagatik iazko Durangoko Azokak ez zituen bisitariak hartu, baina aurtengo edizioan berriz aurrez aurrekora bueltatzearen aldeko apustua egin dute antolatzaileek. Aforo mugatuarekin eta osasun neurriak beteaz, jendeari azokara sarbidea ahalbidetuko zaio. Azoka digitalari ere eutsiko diote.
56. edizioa du aurten Durangoko Azokak, eta abenduaren 3tik 8ra bitartean egingo da. Gerediaga Elkarteak jakinarazi duenez, osasun egoera medio iazko edizioa bisitaririk gabe egin ostean, ostera ere aurrez aurrekoa berrartzearen alde egin dute apustu. Azokak iazko azoka digitalaren ereduari eutsiko dion arren, bisitari kopuru mugatu bati ere irekiko dizkio ateak,"momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz". Artista, argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, banatzaile, elkarte eta bestek postu fisikoa jarriko dute Landako Gunean, eta era berean, horietan salgai egongo den produktu oro eskuratu ahal izango da sarean ere.
Aurtengo edizioari buruzko zehaztasunak ematearekin batera ireki dute bertan egon nahi duten saltzaileentzat izen-emate epea, irailaren 19a arte irekita egongo dena. Interesa dutenek durangokoazoka.eus helbidean bete dezakete izen-emate eskaera. Elkarteak web-orrian gogorarazi duenez, Durangaldeko sortzaileek “Durangaldeko argitalpenak” stand amankomunean jarri ahalko dituzte beren produktuak salgai, inolako kosturik gabe, baldin eta bi baldintza hauetakoren bat betetzen badute: produktuak Durangaldeko gaiei buruzkoak izatea, edo sorkuntza lanak euskarazkoak edo elebidunak izatea (hizkuntzetako bat euskara izanda).
Gerediaga Elkarteak Durangoko Udalarekin batera martxan jarritako IV. Sormen Beka DA ere irekita dagoela gogorarazi nahi izan dute. Aurtengo beka deialdiak praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko du, eta irabazlea 56. Durangoko Azokan ezagutaraziko da.
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]