5.500 euro ordaindu ditu Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak bankuen zorra estaltzeko

  • Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak 5.500 euro utzi ditu jada banketxeen higiezinen zorra estaltzeko.


2014ko urtarrilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Higiezinen burbuilak 250.000 euroko zorra eragin du. (Arg: elpulso.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Gobernuak bankuei eman dizkien berme, kreditu eta diru-laguntzek 200.000 miloi euroak gainditzen dituzte. Horietatik, herena behintzat herritarrek ordaindu dituztela kalkulatu du Periodismo Humano atariak hainbat erakunde independentek eskainitako datuetan oinarrituz.

Bankuei herritarren diruekin egindako ekarpenek ez dituzte ordea problema sozial larriak eten. Etxegabetzeak, adibidez, ez dira gelditu: bost urtean 400.000 familia inguru gelditu dira etxerik gabe.

1998tik 2008rako higiezinen burbuilak 250.000 milioi euroko zuloa eragin zuen Espainiako Estatuko ekonomian. Bankuek ordaindu ezineko kopurua da hori. Halere, gehienek hartu zuten beren gain etxebizitzen eraikuntza finantzatzeko arriskua.

Eta Espainiako Gobernua izan da diru-laguntzen bidez haien zorpetzea arindu duena. Horretarako adin nagusiko herritar bakoitzeko 5.500 euro bideratu dira honezkero banketxeak laguntzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude