400 furgoneta dispertsioaren amaiera exijitzeko

  • “Azken bidaia izan dadila” lemapean, 400 furgoneta inguruk hartu dute parte larunbatean Larrabetzu eta Bilbo artean eginiko Furgo Martxan; euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea eta “salbuespen neurriek” eragiten duten elkartasuna omentzea izan dute xede.


2016ko maiatzaren 9an - 10:07
Preso bakoitzeko gutxienez furgoneta bat bildu nahi zuten antolatzaileek. (Arg: Mirentxin Gidariak)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Preso bakoitzeko gutxienez furgoneta bat bildu nahi zuten antolatzaileek, “astebururo errepideetan dauden senide eta lagunak ikusarazteko” asmoz. Kontent azaldu dira helburua lortuta: “400 furgoneta bildu nahi genituen, eta lortu dugu. 400 furgoneta azken bidaia izan dadin”.

Gaineratu dute Mirentxin Gidariak boluntario sareak bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela dispertsioarekin amaitu bitartean, “senideek bisitak arazorik gabe egin ditzaten”.

Ekimen ugari antolatu dute ibilbidean, eta hainbat eragileren babesa ere jaso dute, besteak beste, Basurtuko langileek elkarretaratzea egin dute ospitale atarian, Furgo Martxari harrera eginez.

 

 


Sakabanaketa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.