“Azken bidaia izan dadila” lemapean, 400 furgoneta inguruk hartu dute parte larunbatean Larrabetzu eta Bilbo artean eginiko Furgo Martxan; euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea eta “salbuespen neurriek” eragiten duten elkartasuna omentzea izan dute xede.
Preso bakoitzeko gutxienez furgoneta bat bildu nahi zuten antolatzaileek, “astebururo errepideetan dauden senide eta lagunak ikusarazteko” asmoz. Kontent azaldu dira helburua lortuta: “400 furgoneta bildu nahi genituen, eta lortu dugu. 400 furgoneta azken bidaia izan dadin”.
Gaineratu dute Mirentxin Gidariak boluntario sareak bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela dispertsioarekin amaitu bitartean, “senideek bisitak arazorik gabe egin ditzaten”.
Ekimen ugari antolatu dute ibilbidean, eta hainbat eragileren babesa ere jaso dute, besteak beste, Basurtuko langileek elkarretaratzea egin dute ospitale atarian, Furgo Martxari harrera eginez.
Biharko eszenario jartzen#M7AzkenBidaia #larrabetzu #mirentxingidariak
...
Eta hau montatzeko ez dau app-rik?.. pic.twitter.com/CWK4btUykz
— I Gaztelu (@igaztelubilbao) May 6, 2016
Furgoak tuneatzen#M7AzkenBidaia #mirentxingidariak pic.twitter.com/AdL2NFj0qP
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 7, 2016
#FurgoMartxa #M7AzkenBidaia @MirentxinG pic.twitter.com/0rzf1cuzR5
— Eñaut Guruzeaga (@EGuruzeaga) May 7, 2016
Milesker Mirentxin #DispertsioaStop #StopDispersion #GizaEskubideak #DroitsHumains #DerechosHumanos #PresoakEtxera ! pic.twitter.com/X02cgepf2g
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) May 7, 2016
Elkartasuna bide bazterrean bezala, errepideetan, kalean, sarean#furgomartxa hedatzen ari garen honetan, lagundu! pic.twitter.com/5WB0TGSuZp
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 7, 2016
Otxarreko auzokideak furgoetan, Begoñako Basilika zubian, segurtasun txandetan... Gora #furgomartxa! Gora #Auzoviet! pic.twitter.com/RJANcwbbLY
— Pa...Ya Konpartsa (@PaYaKonpartsa) May 7, 2016
#FurgoMartxa #AzkenBidaia ilusioz presoak etxera Eskerrik asko @MirentxinG pic.twitter.com/9FItJ8cA2p
— Asier Etxenike (@Etxenike_) May 7, 2016
Furgoei harrera Larrabetzun
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 9, 2016
bideo osoa hemen : https://t.co/XmTrkcj0hL#FurgoMartxa pic.twitter.com/nA5tqo5nLb
Senideak Mirentxinen boluntarioek egiten duten lana eskertzen #AzkenaIzanDadila #FurgoMartxa pic.twitter.com/BEFhGVUhkT
— Mirian Campos (@zelaiak) May 7, 2016