35 urteko emakume bat hil da Adunan, traktorearekin sagar bilketan lanean ari zela

  • Astearte eguardian gertatu da istripua. Dirudienez, gidatzen ari zen traktoreak zuhaitz bat jo eta zuhaitzaren eta traktorearen artean harrapatuta geratu da langilea.

Dirudienez, traktoreak atzerantz irrist egin, zuhaitza jo eta harrapatuta geratu zen emakumea. (Argazkia: Sagardoaren lurraldea)

2023ko irailaren 20an - 09:32
Azken eguneraketa: 12:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langile bat hil da Adunan (Gipuzkoa), gidatzen ari zen traktorearen eta zuhaitz baten artean harrapatuta. 35 urteko emakumea da hildakoa, eta sagar bilketan ari zen. Dirudienez, traktoreak atzerantz irrist egin, zuhaitza jo eta harrapatuta geratu zen.

Astearte eguardian izan da istripua, eta osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak gerturatu direnerako, hilda zegoen langilea. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude