Auzolanari esker oraingoz 39 hizkuntzatan dago Korrikari buruzko artikulua irakurgai


2015eko martxoaren 24an - 11:10
Korrikari buruzko artikulua pertsieraz, Amir eta Maijeri esker itzulia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Auzolanean artikulua ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko laguntza eskatu genuen ondoren ARGIAtik. Komunitatearen erantzuna paregabea izan da, eta jende askoren lanari esker, 39 hizkuntzatan eskuragarri dago artikulua, eta sare sozialetan asko zabaltzeaz gain, hainbat hedabidetan argitaratu dute. Open Democracy, Sermos Galiza, Ságat edo Arainfo kasu.

ARGIAko komunitateak mugituta, ondorengo hizkuntzetara itzulia dago artikulua:  afrikaans, alemaniera, amazigera, arabiera, aragoiera, asturiera, errumaniera, errusiera, esperantoa, finlandiera, frantsesa, friuliera, galiziera, gaztelania, hassania, hindiera, ingelesa, islandiera, italiera, japoniera, katalana, kaxubiera, korsikera, mazedoniera, malgaxea, erromantxera, nederlandera, okzitaniera, persiera, poloniera, tamashaq, sardiniera, suediera, txinera tradizionala eta sinplifikatua.

Itzultze bidean dira ondorengoak: armeniera, balutxera, bosniera, bretoia, daniera, gaeliko irlandarra, galesera, greziera, hungariera, hurdua, inuitera, japoniera, kitxua, koreera, kroaziera, kurduera, maoria, nahuatl, nasa, nepalera, norvegiera, samiera, serbiera, turkiera, txekiera, ukraniera eta wolof hizkuntza.

Informazio gehiago:

Orri honetan ari gara auzolana koordinatzen.


Irakurri gehiago: Korrika Euskara Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.