50 pertsona zeramatzan patera Kanariar Irletarako bidea egiten ari zen. Olatu batek buelta eman zion eta 32 lagun baino gehiago hil dira asteartean Dakhlako kostan. Hamar pertsona erreskatatzea lortu dute.
Gutxienez 32 pertsona hil dira itota astearte gauean Dakhlako kostan (Mendebaldeko Sahara), Kanariar Irletara heltzeko bidean. Itsasoko bidaia egiteko erabilitako pateran 50 pertsona inguru zihoazen, eta horietatik hamar baino ez dira salbatu: sei emakume eta lau gizonezko.
Datu ofizialek 32 hildako zenbatu badituzte ere, Helena Malero Garzón Caminando Fronteras elkarteko bozeramaile eta migrazioan adituak hamar gehiago atzeman ditu: 30 emakume, zortzi ume eta lau gizonezko, guztira.
Malerok sare sozialetan informatu du gertatutakoaz. Antza, bidaia abiatu eta ordu erdira, migratzaileen patera urez betetzen hasi zen. “Olatu batek ontziari buelta eman zion, eta horrela gertatu zen tragedia”. Migratzaile askok beren familia kideak galdu dituzte istripuan.
Ontzi tradizional batean zeuden arrantzale batzuk gertakariaren lekuko izan dira. Beren itsasontziarekin, hamar pertsona erreskatatzea lortu dute, eta gendarmeriari abisua eman diote. Dakhla News hedabideak jaso duenez, Polizia eta babes zibileko pertsonalak heltzean, hamabi gorpu errekuperatu dituzte (Malerok soilik bat aurkitu dutela esan du).
Caminando Fronteras GKEak 2021eko lehen sei hilabeteetako migrazioen datuak plazaratu ditu. Zenbatu ahal izan dituzten kasuen artean, Espainiako Estatura heltzen saiatzean hil diren 2.087 pertsona atzeman dituzte urtarriletik ekainera bitartean; 2020 osoan, 2.170 izan ziren.
El País komunikabideak jaso duenez, 7.531 migratzaile heldu dira Kanariar Irletara 2021ean zehar, 200 pateratan. 2020ko datuekin alderatuta, %136ko hazkundea egon da.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]