3 kilometroz azpiko ibilbideak oinez edo bizikletaz egiteko kanpaina abiatu du Bizi! mugimenduak

  • Ingurumenaren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztu du kanpaina: “Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!”. Baionan, Biarritzen eta Angelun egiten diren ibilbideen %44 hiru kilometro baino gutxiagokoak dira. Hiri lasaiagoak aldarrikatu eta oinez, bizikletaz eta garraio publikoz ibiltzea sustatuko dute.


2021eko ekainaren 07an - 08:40
Azken eguneraketa: 10:41
Kanpainaren aurkezpena egiten ekainaren 5ean. Argazkia: Bizi!.

Bizi! mugimenduak trantsizio ekologikoa bultzatzen duen Ademe erakundearen datu bat eman du: Baiona-Angelu-Biarritz hirigunean hiru kilometro baino gutxiago dituzten joan-etorrien %40 bakarkako motordun ibilgailuz egiten dira. Kanpainaren helburua da autoa ahal den neurrian bazterrean uztea, “hiri sano eta goxo bat” izateko bidean.

Ademe erakundeak emandako datuak jaso ditu Bizi! mugimenduak. Datuon arabera, kilometro bat baino gutxiagoko ibilbideetan azkarrago gabiltza oinez motordun garraioan baino. Kilometro bat eta bost kilometro arteko ibilbideetan bizikleta dabil bizien, izan ere autoek pilaketak sufritzen dituzte eta aparkalekua aurkitzeko denbora ere behar da. Baiona-Angelu-Biarritz hirigunean ibilbideen %44k hiru kilometro baino gutxiago dute, eta beraz, autoz baino bizikletaz ibiltzea gomendatu du mugimenduak. Bost eta hamar kilometro arteko ibilbideak egiteko bizikletak autoak baino minutu batzuk gehixeago behar dituela kalkulatua dute.

Hirigunean denboraren mapa osatzen ari dira, hau da, interes guneen, bulegoen, ikastetxeen, tokiko saltokien, egoitzen eta auzoen artean dauden ibilbideak oinez eta bizikletaz egiteko zenbat denbora behar den jasotzen ari dira. Mapak balioko du konturatzeko autoz baino errazago egin daitezkeela joan-etorriak oinez eta bizikletaz.

Mugimenduak adierazi du jendeak motordun ibilgailuen ordez bestelakoak erabiltzeko gogoa adierazten badu, tokiko politiketan presio handiagoa egin ahal izango dela autoa baztertu eta bestelako garraiobideak antolatzeari ekin diezaioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-04-25 | Sustatu
'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Eguneraketa berriak daude