Segiko kide izatea egotzita atxilotutako 28 gazteak pozik agertu dira epaiketa bukatuta libre direlako, eta eskerrak eman dizkiete azken bost urteotan babesa eskaini dieten guztiei. Borrokan jarraitzeko deia luzatu dute Espainiar Estatuaren “mendeku politikarekin” bukatzeko.
Duela bost urte atxilotu zituzten 28 gazteak, eta 2014an jaso zuten epaia. Epaiketa bukatuta eta errugabeak direla frogatuta, Gasteizko Andre Zuriaren plazan egin dute sententziaren balantzea; beraientzat “horren adierazgarria” den lekuan. Iazko maiatzean eraman zituen Ertzaintzak bertatik atxilotuta zazpi gaztetatik hiru, hainbat orduz herri harresiaren babespean egon ondoren.
Gazteek “28ak libre” leloa egi bihurtzea lortu dutela eta zorion uneak direla gogoratu dute: “Bost urte luze iraun dituen fase bati amaiera ematen ari gara, gure lagun eta familiekin berrelkartu gara eta batez ere gure bizitzak berreskuratzen gabiltza. Izan ere, bost urtetan zehar, espainiar sasi-justiziak bahituak izan ditu, Nafarroako eta EAEko gobernuen babes eta laguntzarekin”.
Gehienak espainiar poliziaren esku torturatuak izan zirela eta guztien artean 40 urtetik gorako espetxealdi zigorra jasan dutela salatu dute. Argi dute urte guzti horiek inork ez dizkiela bueltatuko, ezta torturak utzitako “zauri sakonak” sendatuko eta inork ez diela egindako minagatik barkamenik eskatuko. Hala ere, euren nahirik handiena euskal militanteen kontra ezartzen duten mendeku politika amaitzea dela adierazi dute: “Epaiketa politikoekin eta oro har Espainiako estatuaren mendeku politikarekin amaituko badugu argi daukagu herri presioaren bidez izango dela, horregatik deia luzatu nahi dizuegu, orain arte bezala, inoiz ez bezala, borrokan jarraitzeko, soilik borrokak egingo gaituelako libre”. Urtarrilaren 9an Bilbora joateko deia luzatu dute: “Espetxe politika anker honekin amaitu beharra dago”.
Ertzaintzaren jarrera ere salatu dute gazteek, Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia atera aurretik atxiloketa burutzeagatik. Adierazi dute Eusko Jaurlaritza “beldur” dela Herri Harresiz, konpromisoaz eta elkartasunaz, eta horregatik eskatu zutela eurek atxilotzea. “Aski dela esaten diegu, behingoz utzi diezaiotela espainiar legeriaren menpe egoteari eta lerrokatu daitezela justiziarekin”.
28ek eskerrak eman dizkiete senideei, lagunei eta urte hauetan euren alboan izan diren ezagun eta ezezagunei. Gasteizko Harresian parte hartu zutenei ere eskerrak eman dizkiete, eta gogoratu dute oraindik ezin dutela sumarioa guztiz amaitutzat eman, harresian parte hartzeagatik hainbat lagun epaitu nahi dituztelako. 28ek euren “babes handiena” adierazi diete.
Hala Bedi irratiak Aiala Zaldibar gaztearen hitzak jaso ditu ondoko bideoan.
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.
Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]
Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.