2,8 milioi tona hondakin, horietatik 16.148 tona amiantodun

  • Otsailaren 18an Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak Diputazio Iraunkorreko saioan agerraldia egin zuen. Bere hitzartzearen txostena helarazi zien hedabideei, eta bertatik hartutako informazioarekin osatuta dago Zaldibarko zabortegian pilatu zen hondakin kopuruen eta nolakoen laburpena.


2020ko otsailaren 19an - 12:17

Ingurumen sailburu Arriolak emandako datuen arabera, Verterrek ordura arte Zaldibarko zabortegian paratu zituen hondakinen kopurua 2,8 milioi tona da. Honen ekibalentzia 1,7 milioi metro kubiko da.

2012an 185.022 tona ziren bertan zeudenak. 2017an 379.689 tona ziren. Eta 500.000na tona azken bi urteetan.

 

Amiantodun hondakinei buruzko datu hauek eman zituen Arriolak:  2012an 337 tona isuri zituzten, 2019an 4.253 tona. Arriolak zehaztu ez zuena da, proportzioan hazi egin zela zabortegiak hartutako amiantodun hondakinen kopurua: 2012an hondakin guztien %0,18 zen amiantodun hondakinaren zatia. 2019an, berriz, %0,8a. Guztira 16.148 tona amianto dira, zabortegiko hondakin guztien %0,57a.

2007ko Ingurumen Baimen Bateratuak 2.744.975 metro kubiko inguru betetzeko baimena eman zion eta 35 urteko bizitza erabilgarria. Aurrikuspen honen arabera, urtean 80.000 metro kubiko betetzea litzateke erritmo jarraitua eramateko kantitatea. Arriolak dio erritmoaren aurrikuspen hau dagoeneko gainditu zela bigarren urtean, eta erritmo honetan beste bi-hiru urteko bizia geratzen zitzaion, 2022 arte.

 

Zabortegiko hondakin gehienak lurrak eta balorizazio planten errefusak ziren

2019an isuritako 510.999 tonen karakterizazioa eginda, hauek dira hondakin izaeren ehunekoak.

%23,11 lurrak.

%22,88 balorizazio planten errefusak.

%16,81 papertegien lohiak.

%13,15 altzairutegi eta fundizioetako zepak.

%10,45 eraikuntza eta eraisteetako hondakinak.

 

Zein hondakinentzat zuen baimena?

Alde batetik: hondakin balorizatu-ezinak, iturburu hauetatik ateratakoak: minak, harrobiak, mineralen tratamendu fisiko eta kimikoak. Baita ere iturburu hauetako hondakinak: nekazaritza, fruitugintza, arrantza, basogintza... Elikagaiak prestatzetik datozen hondakinak, eta abar.

 

Bestetik: Aurretik baimena eskatu beharrekoak dira material hauen tratamendutik datozen hondakinak: egurra, paper pasta, papera eta kartoia; gainazaletako tratamendu kimikoak; metalen estaldurak; eraikuntza eta eraisteetako hondakinak...

 

Hirugarrenik: Zabortegi barruan eraikuntzarako erabiliko ziren  hondakinak (lurrak eta zepak, batez ere). Hauek ezingo dute hondakin kopuru osoaren %10a gainditu.

 

Amiantoaz zer?

Europako legediak baimena ematen du badirela hondakin ez arriskutsuak isurtzeko zabortegietan isuri daitezkeen hainbat hondakin arriskutsu: horiek artean, amiantoa duten eraikuntza materialak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude