Larunbatean irtengo da Sahararen aldeko XII. Karabana Solidarioa, Euskal Herri osoan bldutako 240 tona janari, arropa eta higiene materialarekin.
Hainbat agentziek eta janari enpresek egin dute bat Sahararen aldeko XII. karabanarekin. Guztira, 240.000 kg janari batu dira Euskal Herrian; Espainia mailan gehien batu duen herria izanik. Atun enpresa batek, esaterako, 23.000 kg eman ditu eta Bilboko Udalak 35.000 euroko diru-laguntza, "beste edizio batzuetan legez".
'Elikatu esperantza' da konboi solidario honen goiburua, eta zazpi trailer, kamioi bi, furgoi bat eta mendiko ibilgailu birekin osatuta dago.
Aipatutako kilo guzti horien artean, sahararrek hainbeste eskertzen duten 13.000 kg azukre eramango ditu aurtengo karabanak. Janariaz gain, kanpalekuetan beharrezko dituzten produktuak ere badira karabanan, hala nola arropa, higiene materiala edota ibilgailuen ordezko piezak.
Frente Polisarioak Bilbon duen ordezkari Mohamed Fadelek eskerrak eman dizkie euskal herritarrei gaur Bilboko Udaletxean eskainiko agerraldian. "Sahararrekin elkartasuna erakusten duen herria izateagatik eta hain solidarioa izateagatik". Edurne Ribasek ere -SEADen 'Otsailak 27' elkartearen ardunaduna- bere poztasuna azaldu du Euskal Herria, Espainia mailan produktu kantitate gehien batu duen herria izateagatik.
Karabana solidarioa larunbatean, hilak 27, irtengo da Bilbotik goizeko 10:00etan. Alikantera egingo du bidaia lehenik, handik Oranera (Aljeria) itsasoz, eta ondoren Tindoufeko kanpamenduetara (Aljeria).
40. urteurrenean
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (Bir Lehlu) sorreraren 40. urteurrenarekin egingo du bat aurtengo karabanak. Egoerak, bitarte honetan, okerrera egin duela aipatu du Itziar Urtasun zinegotziak gaurko prentsaurrean. "Larriagotuz joan da Aljeriako basamortuko errefuxiatuen kanpamenduetan eta Saharako lurralde okupatuetan bizi duten ezbehar humanitarioa. Saharar Herriak lau hamarkada daramatza basamortuan, nazioarteko legeek onartutako autodeterminazio-eskubideaz noiz baliatuko zain".
Bilboko Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren "gobernu legitimoa" eta Frente Polisarioa "onartu" dituela gogorarazi du Urtasunek. Babes osoa eman dio Bilboko Udalak "Saharar Herriak legezkoa duen autodeterminazio-eskubideari" eta Espainiar Estatuko Gobernuari eta nazioarteko komunitateari eskatu die "bultza ditzatela ekimen politikoak bidezko eta behin betiko konponbidea lortzeko".
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.
Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]