21 isurketa toxiko jasan dituzte Durangoko errekek sei hilabetean

  • Udalerriko bi errekatan kutsadura kasuak salatu dituzte behin baino gehiagotan herritarrek azken hilabeteena eta Eusko Jaurlaritzaren URA agentziak azterketa egin du.


2017ko irailaren 07an - 16:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mañaria eta Ibaizabal erreketan isurketa toxikoak egin izan direla salatu du Julian Rios zinegotziak (Herriaren Eskubidea), URA agentziak egindako informe baten oinarrituta.

Horren arabera, ekainera bitartean legez kanpoko 6 isurketa egon dira Mañaria eta Ibaizabal erreketan. Gainera, beste 15 isurketa ere identifikatu dituzte, URAk justifikatutzat eman dituenak. Txostena Herriaren Eskubideko ordezkariek eskatu zuten udalean, jakinik URAk landuta zuela. 

Azkenaldian Tabira inguruan isurketak egon direla salatu izan dute zenbait herritarrek. Maiatzean eta abuztuan salaketa bana heldu ziren Anbotoko erredakziora. 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Eguneraketa berriak daude