21 egunez katalanari eutsi eta hizkuntzaz ez aldatzeko erronka

  • Matinc el Català Twitter kontutik proposatuta, hizkuntzaren aldeko ekimen berria prestatzen ari dira Katalunian. Erronka da 21 egunez katalanez hitz egitea eta ez hizkuntzaz aldatzea, batez ere, normalean aldatzen den egoeretan. Apirilak 23 Sant Jordi egunean hasi eta maiatzaren 13ra egitea proposatu dute.


2022ko apirilaren 13an - 08:32
Zabaltzen ari diren afixa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mantinc el català (Katalanari eusten diot) kontutik kanpaina berria abiatu dute, hizkuntza ohituretan eragin asmoz. "Katalanari eusten diot beti, leku guztietan eta guztiekin". Lelo hori jendeak bere egitea nahi dute, soziolinguistak ohartarazten ari direnean katalan hizkuntzaren erabilera behera doala eta hizkuntzaren biziraupena ez dagoela ziurtatuta.

Eta zergatik 21 egun? Horrela jaso dute Vilaweb hedabidean: "Adituek diote 21 egun behar direla ohitura berri bat finkatzeko, horregatik dauka iraupen hori ekimenak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Eguneraketa berriak daude