Aurtengoa urte latza izan da Pantailak Euskaraz ekimenarentzat. Izaskun Rekalde Abasolo kide eta lagunak utzi gaitu, gaixotasun krudel bezain azkar baten ondorioz. Izaskun Netflix Euskaraz taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Pantailak Euskaraz ekimena jaiotzeko akuilu lanetan ere aritu zen. Bere galerak erabat baldintzatu du urteko bigarren sei-hilabeteko gure jarduna, elkarteko lehendakari eta ekimenaren bozeramaileetako bat baitzen. Baina ahal izan dugun moduan lanean jarraitu beste erremediorik ez dugu izan, Izaskunek horixe nahiko luke eta.
Pantailen arloan 2023ak ekarri digunari dagokionez, urtea Espainiako Estatuko 13/2022 Ikus-entzunezko Lege orokorraren inguruko prentsa agerraldi batekin hasi genuen. Pantailak Euskaraz, Kontseilua eta Hekimen elkarteak, euskal erakundeek, RTVEk, eta streaming plataformek legearen hainbat xedapen bete gabe jarraitzen zutela azaleratu genuen. Hala eta guztiz ere, streaming plataformei lege honek zeharka ezartzen dizkien betebeharrei esker, Netflix eta Amazon Prime Video bezalako erraldoiak hasi dira edukiak euskaraz eskaintzen. 2022ko irailean euskaraz eskaintzen zituzten filmak esku batekin zenbatu zitezkeen, eta gaur egun euren katalogoetan euskaraz ala euskaraz azpidatzita eskaintzen dituzte 150 eduki Netflixen eta 130 Prime Videon. Espero dugu geroz eta gehiago izatea, eta horretarako euskal erakundeek ere dagokien lana egitea, Kataluniako Gobernua eta TV3 ari diren moduan.
Urtean milioi bat euro besterik ez litzateke beharko asteroko estreinaldietan oinarritutako euskarazko eskaintza duin bat urte osoan bermatu ahal izateko
Otsailean, Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin salatu genuen euskaldunok zinema aretoetan bizi dugun diskriminazioa. Izan ere, 2022ko datuak eskuan, Hego Euskal Herriko zinemetako eskaintzaren %1,99 besterik ez zen euskaraz izan. Portzentaje hori are okerragoa da Ipar Euskal Herria ere estatistika horretan sartuz gero. Hego Euskal Herrian 751 film estreinatu ziren gazteleraz, eta 15 euskaraz: horietatik 11 haurrentzat bikoizturiko filmak, eta 4 euskal ekoizpen.
Ibaia euskal ekoizle burujabeen elkarteak, hain zuzen ere, aurtengo maiatzean salatu du legebiltzarrean ekoizpenera bideratutako aurrekontuak izoztuta daudela azken urteotan. Urteko 2,4 milioi euro baino gutxiago bideratzen ditu Eusko Jaurlaritzak ekoizpen dirulaguntzetara, eta gainera, diru horren %70 gaztelerazko lanetara joaten da. Ibaiak kopuru hori bikoiztea eta euskarazko proiektuentzat dirulaguntza propioak sortzea eskatu zuen egoera hobetzen hasteko lehenengo pauso gisa. Hizkuntza koofiziala duten komunitateen artean, berezko hizkuntzara baliabide gutxien bideratzen dituztenak dira EAE eta Nafarroa; Katalunia, Galizia, eta Valentziaren atzetik doaz.
Zorionez, hainbat erakunde eta eragilek zezenari adarretatik heldu eta egoerari irtenbide bat emateko froga pilotu bat jarri zuten abian urte hasieran. UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Tinko Euskara elkarteak, hiru hilabetez, astero euskarazko eskaintza duin bat emateko saiakera burutu zuten. ZINUEMA ekimena arrakastatsua izan zen, eta horren balorazioa egiteko orduan plazaratutako ikerketaren arabera, urtean milioi bat euro besterik ez litzateke beharko asteroko estreinaldietan oinarritutako euskarazko eskaintza duin bat urte osoan bermatu ahal izateko. Berriz ere, Eusko Jaurlaritza eta erakundeei zuzendutako deia. Are gehiago, Pantailak Euskarazetik, sarritan esan izan dugu euskara zinemetan biderkatzeko legedia propioa garatzea beharrezkoa dela, euskarazko ekoizpena babestu eta sustatzeko, eta baita nazioarteko banatzaileei eta zinema aretoei euskarazko kuota batzuk ezartzeko ere, Kataluniako Zinemaren Legeak ezartzen dituen bezala.
Jadanik badugu euskara ikus-entzunezkoen mundu digitalean indarrez posizionatzeko tresna. Orain, gakoa, hori etengabe eduki erakargarriz elikatzea eta euskaldunon erreferentziazko plataforma bilakatzea izango da
Maiatzean, berriz, Euskaltzaindiak Iruñean antolaturiko “Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?” jardunaldian, euskarazko streaming plataforma baten beharra mahai gaineratu genuen berriro, euskarak azken hamarkadan pantailetan galdu duen espazioa berreskuratzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko erabat beharrezko tresna gisa. Zorionez, jardunaldian jakin genuen, ETBko zuzendariaren hitzetan, lantzen ari ziren Primeran plataforma euskarazkoa izango zela. Dudarik gabe, hori izan da aurten ikus-entzunezkoetan euskarak izandako aurrerapenik handiena. Irailean aurkeztutako euskarazko plataformak ehunka eduki eskaintzen ditu euskaraz, eta gainera, doakoa da. Jadanik badugu euskara ikus-entzunezkoen mundu digitalean indarrez posizionatzeko tresna. Orain, gakoa, hori etengabe eduki erakargarriz elikatzea eta euskaldunon erreferentziazko plataforma bilakatzea izango da.
Urte honetako bigarren lorpen bat nabarmendu beharko bagenu, Donostia Zinemaldiako sail ofizialeko Kursaaleko emanaldiak, historian lehenbizikoz, euskarazko azpidatziekin eskaini izana da. Bi hizkuntzen arteko orekara bidean oraindik lan handia egiteko dagoen arren, Euskal Herriko ikus-entzunezko gertakizun jendetsu eta mediatikoenean hau lortu izana benetan poztekoa da.
Azkenik, ez nuke 2023. urteko balantze hau amaitu nahi ilusio handia ekarri duen ekimen bat aipatu gabe. Aldatu Gidoia Euskararen Alde! kanpaina eragile askoren babesarekin jaio da. Aldarrikapenen fokua atzerriko streaming plataformetatik apur bat aldendu eta, hemen gertuko zoom-a erabiliz, Eusko Jaurlaritzari eta ETBri eskatzen dizkie euskarari benetako lehentasuna emateko hainbat neurri. Horrekin lotuta, urri amaieran euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko adierazpena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, hainbat alderdiren arteko adostasun zabalarekin. Ikusteko dago 2024an hitzetatik ekintzetara pasako diren. Guk ekinean jarraituko dugu, Izaskun, zuk zenion bezala, “ekine baragarrie da” eta.
Alex Aginagalde Lopez, Pantailak Euskarazeko bozeramailea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]