2020an galerak izan dituzten autonomoei 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie Gipuzkoako Aldundiak

  • Hala adierazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. 13 milioi euro inguruko eragina izan dezakeela kalkulatu du.


2020ko abenduaren 2an - 11:29
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko Bozeramailea (argazkia: GFA).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak astearte honetan neurri fiskal berriak jasotzen dituen Foru Dekretu eta Arau berria argitaratu ditu, COVID-19ren krisia hasi zenetik hamaikagarrena. Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak astearte honetan "carry-back" izeneko neurria ezagutarazi du eta Gipuzkoan, 13 milioi euro inguruko eragina izan dezakeela aurreikusi du.

Mendozak azpimarratu duenez, laguntza eskatzeko prozedura oso erraza da, izan ere, lauki bakarra bete behar den eredu bat aurkeztean datza. Urtarriletik aurrera pandemiak jotako enpresa eta langile autonomoek berehalako likidezia izan dezaten gauzatu dute neurria, izan ere, azaldu duenez, autonomo askok une honetan duten arazoa diru-sarrerarik ez izatea da, edo dituztenak oso baxuak dira. Bitarean, gastuek berdin jarraitzen dute. "Laguntza hau zergadunen kolektibo honi zuzenduta dago zehazki: ez dituzte aurtengo zergak ordaindu behar zatikako ordainketak salbuetsita dituztelako eta, gainera, carry-back-arekin aurreko urteko zergak ere itzuliko dizkiegu".

Hasiera batean, neurria autonomoentzat da, baina argi dago onuradun nagusiak pandemiaren ondorioz negozioak itxita dituztenak izango direla, hala nola ostalaritzarekin edo turismoarekin lotutakoak. Eskaerak ekitaldia ixtean aurkeztu beharko dira, benetako galerekin, eta datorren urteko otsaileko urtarrilean eskatu ahal izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ogasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!