Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.
Inauteri giroan maskaradak ospatzen dira Zuberoan, eta beraz, hona hemen Muskildiko gazteen maskaraden egutegi osoa.
2018an hauek izango dira inauteri data nagusiak:
Urtarrilak 13, larunbata
Urtarrilak 14, igandea
Urtarrilak 20, larunbata
Urtarrilak 21, igandea
Urtarrilak 25, osteguna
Urtarrilak 28, igandea
Urtarrilak 29, astelehena
Urtarrilak 30, asteartea
Otsailak 1, osteguna
Otsaoñal 2, ostirala
Otsailak 3, larunbata
Otsailak 4, igandea
Otsailak 8, ostegun gizena
Otsailak 9, ostiral mehea
Otsailak 10, Inaute larunbata
Otsailak 11, inaute igandea edo Zaldunita
Otsailak 12, inaute astelehena
Otsailak 13, inaute asteartea
Otsailak 17, larunbata
***
Maskaradak Zuberoan (gainontzeko datak)
Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!
Artikulu hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Suitza, Letonia, Kroazia, Kantabria, Polonia, Sardinia, Malerreka… Europako txoko askotan bizirik iraun duen erritoa. Bakoitzak bere molde, jite, soinu eta erritmora egokitua. Gurean mende luzez Ituren eta Zubietan baizik gordetakoa, egun Euskal Herriko herri askotara zabaldu dira joaldun taldeak. Txuntxurro azpian zomorrotuta, isipuaren erritmora gorputzaren mugimendua talde-soinu bilakatzeak zirrara eragiten jarraitzen duen seinale.
Joan den igandean, otsailak 3, Makea, Lekorne eta Luhusoko (Lapurdi) gazteek eskainitako Libertimendua lehenbizikoa izan da 2019koen artean. Ondorengo hiru Nafarroan hiru herri edo eskualdek antolatuta aurkeztuko dituzte: Amikuzeko gazteek Donapaleun bata, Aldude, Banka eta Urepelekoek bestea eta hirugarrena lehenbiziko aldiz Iruñako jendeek prestatua.
Aurtengoan ohi baino beranduago ospatuko ditugu inauteriak. Otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena eta martxoaren 5ean Inaute Asteartea. Nolatan horren berandu?
Goizeko 7ak, etxeko arropa zaharren hautaketa egin, mozorroa jantzi eta gurutzatu dugu herria kalerik kale. Etxera bueltan datorren gau-paseroa, tabernari goiztiarra, egunkari banatzailea, begiradak gurutzatuz elkarren ondoko mundu paraleloak agurtu ditugu instantean. Euria ari du baina gogotsu nator, eskerrak halako egunak badiren gurean, bestela galdurik geundeke orden ofizialak ezartzen digun isolamenduan.
Irla bat gara itsasoan, aniztasuna eta tendentzia globalak nagusi diren XXI... [+]
Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen bazterrak inarrosteko daraman sugarra. Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez sorginei (horretarako gaude heldu burutsuok eta EITB) baizik eta zerbait aginte –material zein sinboliko- duen orori.
40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sareratu du. Festaren eta pertsonaien deskribapenak eta hainbat argazki ageri dira artikuluan.
Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.
Inauteriak dituzte Ituren, Zubieta eta Aurtitzen. Atzo, inauterietako astelehenean, goizean gosaldu, joareak jantzi eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Iturenerako bidea hartu zuten. Bidean, aurtiztarrekin elkartu eta Iturenen elkartu ziren denak. Gaur, asteartea, Zubietan bilduko dira.
Nafarroako Malerreka eskualdeko herri hauen ihauteri ezagunen xarma islatu nahi izan du bideo honetan Iban Egigurenek.