2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu

  • Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea? DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi.


2016ko urtarrilaren 16an - 16:07
Abordatzea da Donostiako Aste Nagusi Pirataren ekimen sinboliko eta partehartzaileenetako bat. (Arg: DP)

Batetik, ez dira gutxi egitarau ofizialaren baitan ekimen eta ekitaldi erakargarriak, beren esparruetan ekarpenak egingo dituztenak ziur. Ekimen asko Donostiako Piratok sustatzen ditugun balioekin bat datozela ikusten dugu. Badakigu non eta zein garaitan bizi garen, eta zorte ona opa diegu kultur eragile guztiei!

Bestalde, kultura gizarteko beste gatazka-gune bat dela argi izan behar dugu. Hiriburutzak jakin du alternatibo izan daitezkeen zenbait proiektu barnean biltzen, baina kultura eredu ezberdinen arteko elkarbizitza arauak boterea duenak jartzen ditu. Hori agerian geratu da Kortxoenea Gaztetxearen eraisketarekin.

Gure ustez, nabarmena da DSS2016.EU egitasmoa ez dela Donostiako kultur eragileon ekimenez sortutako proiektua; goitik behera datorren eskema bati erantzuten dio, eta, horren guztiaren atzean, kulturak zenbaterainoko garrantzia duen zalantzagarria zaigu. Nabarmen turismoa bultzatzeko erabiltzeaz gain, hiria berezi egiten duen kultura, edo kultura jakin bat, atzerriko kapitala ekartzeko elementu bilakatu dute. Kultura, gainera, hirietan eraldaketa urbanistiko handiak egiteko aitzakia gisa erabiltzen dela ikusten dugu. Izan ere, nor dago kulturaren aurka? Nor slogan gisa hautatu duten «elkarbizitza»-ren kontra? Gu ez behintzat, kontua baina, ez da hain xinplea...

Gutxi batzuen diru goseari batuko zaie kultura (eta Europa) ulertzeko ikuspegi bat nabarmenduko dela 2016an. Kezkatzen gaitu espazio publikoaren pribatizazioak, hor interes publikoa baino gehiago, irabazia bihurtzen baita faktore erabakigarri. Hiria garestitzen ari da, eta geroz eta zailagoa da bertan bizitzea. Gazteak periferiara joaten ari dira bizitzera, eta gentrifikazio deitzen zaio honi.

Gauzak horrela, jaien esparrutik, Donostiako herri kultura ikusarazten eta bultzatzen jarraituko dugu. Auzolana, autogestioa eta ahalduntzea (pertsonal eta kolektiboa) bilatuz, herri kulturan sakondu nahi dugu. Donostiako beste eragileekin harremanak sendotzeko une polita dela uste dugu, eta 2016an hiri osoan kulturari buruz gogoeta egiteko balio badigu, bikain.

Horregatik, donostiar eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu urtarrilaren 23an elkarrekin herri kulturen alde egingo dugun brindisera. Arratsaldez izango da, 18:00etan, Bulebarrean bertan. Eman diezaiogun guk ere ongietorria lanean eta gozatzen jarraitzeko erabiliko dugun urte honi!

Izan ere, gure ekintzek zentzua hartzen duten testuingurua da kultura. Eta gure hautua: kultura herrikoia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude