2003ko Nobel Sariak: Coetzee eta Shirin Ebadi protagonista


2003ko abenduaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:00

Jon Torner jontorner@argia.eus Pasa den asteazkenean banatu zituzten Nobel Sariak. Literatura, fisika, kimika, medikuntza eta ekonomia arloetako sarien banaketa ekitaldia Stockholmeko Auditorioan egin zen eta bakearena Oslon. Hamaika saridunek eginiko lana da azpimarratzekoa baina guztien gainetik bi izen agertu dira: J.M. Coetzee idazle hegoafrikarra eta Shirin Ebadi abokatu irandarra. Batak Literatura Saria jaso zuen eta besteak Bakearena. Biak ala biak izan ziren asteazkenean protagonista. Ibilbide oparo bati errekonozimendua John Maxwell Coetzee (1940) idazle hegoafrikarrak jaso zuen asteazkenean Stockholmen txalo zaparrada handiena. Auditorioan bildu ziren lagunek euren mirespena erakutsi nahi izan zioten besteak beste "Waiting for the barbarians" ("Barbaroen zain". 1982), "Life & Times of Michael K." ("Michael K.ren bizitza eta garaia". 1983), "Foe" (1987) eta "Disgrace" ("Zorigaitza" . 1999) liburuen autoreari. Suediako Akademiak apartheidaren, arrazakeriaren eta moral bikoitzaren aurka eginiko lanagatik eman dio Literatura Nobel Saria aurten Coetzeeri. Informazio gehiago: Literatura Nobel Saria: John Maxweel Coetzee. Gune ofiziala. "He and his man" ("Bera eta haren gizona"). Pasa den astelehenean Coetzee-k Suediako Akademiaren aurrean eskainitako hitzaldia. "Berria"k hitzaldiaren hainbat pasarte argitaratu zituen hilaren 10ean. AEB, NBE eta Islamaren sektore kontserbadoreena kritikatu ditu Ebadik Bakearen Nobel Saria jaso ondoren eskaini zuen hitzaldian, Amerikako Estatu Batuak, Nazio Batuen Erakundea eta Islamaren sektore kontserbadoreena kritikatu zituen Shirin Ebadi abokatu irandarrak. Esan zuenez, "hainbat estatuk printzipio unibertsalak eta giza eskubideak urratu dituzte irailaren 11ko gertaerak eta terrorismoaren aurkako gerra aitzakia bezala baliatuz". Besteak beste, AEBek Guantanamon (Kuba) preso dituzten lagunek bizi duten egoera salatu zuen Ebadik. Era berean, mendebaldeko herrialdeen moral bikoitza kritikatu eta, Israel eta Iraken arteko desberdintasunak hizpide izanik, bi galdera jaurti zituen: "NBEren Segurtasun Kontseiluaren erabaki batzuk zergatik dira lotesleak eta beste batzuk ez? Azken 35 urteetan Israelgo Estatuak bultzaturiko lurralde palestinarren okupazioari buruzko hamarnaka erabaki zergatik ez dira berehalakoan aplikatu?". Horrez gain, giza eskubideen eta emakume eta umeen eskubideen alde lanean diharduen abokatuak Islamaren hainbat sektore ere kritikatu zituen. Bere hitzetan, Estatu musulmanetako herritar ugarik eboluzionatu egin nahi du eta horrek ez du esan nahi tradizioa ahaztu behar denik. Ebadirentzat, emakumeak bizi duen diskriminazioak kultura patriarkal eta matxista batean ditu sustraiak. Irango islamiarrek, bestalde, kritikatu egin dute Ebadik (eurek Sharon Ebadi deitzen diote) beloa kendu, gizonezkoei bostekoa eman eta unibertsitateak bisitatu izana. Informazio gehiago: Bakearen Nobel Saria: Shirin Ebadi "In the name of the God of Creation and Wisdom" ("Sorkuntzaren eta Jakinduriaren Jainkoaren izenean"). Shirin Ebadiren hitzaldia. Iranian Children's Rights Society "Irakeko ekosistemak baditu gerraren aurrekontuak" (Net Hurbil, 2003/02/02) "Salam-Pax, Bagdadeko gure kronista (Net Hurbil, 2003/06/15) "Estatu Batuetan herritarrek burua galdu ote dute?" (Net Hurbil, 2003/07/06) "Irak inbadituz dolarrak euroa ahuldu nahi zuen" (Net Hurbil, 2003/10/19) "Jerusalemgo miraria adostu dute Geneban (Net Hurbil, 2003/11/16) "Irak", "Palestina" eta "Irailak 11" ("Gara"ren dossierrak) Gainerako Nobel saridunak: Hona hemen Nobel Saria irabazi dutenen zerrenda: Fisika Saria: Alexei A. Abrikosov, Vitaly L. Ginzburg eta Anthony J. Leggett fisikariek jaso dute, fisika kuantikoaren esparruan supereroankortasun eta superjariakortasun fenomenoei buruz eginiko ikerketengatik. Kimika Saria: Peter Agre eta Roderick MacKinnon estatubatuarrentzat izan da zelulen kanalen inguruan egindako lanagatik. Medikuntza Saria: Paul C. Lauterbur eta Sir Peter Mansfield-entzat izan da, "erresonantzia magnetikoaren bidezko irudikatze-teknikarekin zerikusia duten aurkikuntzak egiteagatik". Ekonomia Saria: Robert F. Engle eta Clive W.J. Granger-ek jaso dute, ekonometria eta makroekonomiaren arloetan buruturiko lanagatik. Informazio gehiago: Nobel Sariak. Web gune ofiziala "Supereroankortasuna eta superjariakortasuna, Fisikako Nobel sarian" (Zientzia.net) "Kimikako Nobel saria, zelulen kanalei buruzko bi ikerketari" (Zientzia.net) "Medikuntzako Nobel saria, bi fisikarirentzat" (Zientzia.net)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Desmond Tutu apartheidaren kontrako sinboloa hil da

Hegoafrikan segregazio arrazistaren kontra borrokatu zuen Desmond Tutu artzapezpikua 90 urterekin hil da Lurmuturreko Hirian. Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1984an, apartheida ezabatzeko egindako lanagatik. Hegoafrikako Gobernuak astebeteko dolu ofiziala iragarri du eta mundu... [+]


2021-11-30 | ARGIA
Omicron aldaera identifikatu duen medikua: “Sintomak ezberdinak baina arinak dira”

Omicron aldaeraz Hego Afrikako agintariak ohartarazi zituen Angelique Coetzee medikuak dio sintomak "ezohikoak baina arinak" direla. Neke handia da deskribatu duen sintoma, eta gaixo horiek ez dute usaimenik ez dastamenik galdu.

 


PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


‘Mac’ Maharaj
"Askatasuna ez da zapalduarentzat bakarrik, zapaltzailearentzat ere bada"
“Hasieratik ikusi nuen Mac arazo txiki bat izango zela guretzat kartzelan. Gogorra zen, zaindariei erantzun egiten zien, azkarregia zen, beti punta atera behar, argumentatiboegia, ez zizun puntu batean ere etsiko nahiz eta eztabaida aspalditik irabazia izan. Bere onerako,... [+]

Noiz hasi ginen “pentsatzen”?

Hegoafrikako Ekialdeko Lurmuturrean hezurrez egindako gezi punta bat aurkitu zuten 60ko hamarkadan, baina oraintsu jakin da tresnaren datazioaren emaitza: piezak 60.000 urte dauzka.


2020-05-12 | ARGIA
OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Mediku brigada berria bidali du Kubak Hegoafrikara

216 osasun-langile kubatarrez osatutako brigada heldu da igandean Hegoafrikara, herrialdeak koronabirusarekin laguntzeko eskatu eta gero. Afrikara bidalitako laugarren brigada kubatarra da Hegoafrikakoa.


Hiru asterako itxiko dute Hegoafrika ere

Ezinbestekoak diren lanbideak izan ezik, gainontzeko guztiak uztiko ditu bertan behera Hegoafrikak. Militarrak eta poliziak izango dira itxialdia betetzen dela ziurtatzeko arduradunak.


Eguneraketa berriak daude